Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Jokin Uria Lekuona - Futbol jokalari ohia

"Zaila zait hitzez adieraztea zer izan zen hura"

1986ko abenduaren 17an egin zuen debuta Uriak Realarekin, Cadizen. Ordutik, hamar urte segidan izan zen talde txuri-urdinean. Kopako bi final bizitzeko aukera izan zuen, 1987koa eta 1988koa.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/04/17

Bihar (larunbata) jokatuko du Realak Sevillan Espainiako Kopako finala Atletico Madrilen kontra. Jokin Uria Lekuona (Lezo, 1965) 1987ko Zaragozakoan eta 1988ko Madrilekoan izan zen Realeko jokalari bezala. Realaren lehen taldean denbora tarte luze batean (hamar sasoi segidan, 1986-1987tik 1996-1997ra) izan den Oarsoaldeko azken futbolaria izan da. Sevillako finala eta protagonista izan zenekoak izan ditu mintzagai.

Joango al zara Sevillako finalera?

Ez. Hemen geldituko naiz, telebistan ikusiko dut familiarekin eta lasai. Sarreren gaia konplikatua izan da, ez dugu sarrerarik.

Emaitza?

Edozer gauza gerta daiteke. Erraza da hori esatea, baina hala da. Azken batean joko bat da, penalti bat izan daiteke, jokoz kanpokoren bat, jokalariren bat txartel gorriarekin kalera dezakete… Hori esanda, Reala ondo ikusten dut, eta konfiantza dut partida ona egingo duela. Ea irabazten duen. Atletico Madril talde on eta gogorra da, baina konfiantza dut Kopa hona ekarriko dutela.

1987ko eta 1988ko finalak jokalari bezala bizi izan zenituen. Nolakoak izan ziren partida horien aurreko egunak?

Oso gaztea nintzen. Sansetik Realera 1986-1987 sasoian igo nintzen, eta 1987ko Zaragozako finalean aulkian izan nintzen partida osoan, ez nuen jokatu. 21 urte nituen, eta irabazi genuen. Sekulakoak izan ziren partida bera eta ondorengo ospakizun aroa. 1988koan, Bartzelonaren kontrakoan, azken minutuak jokatu nituen eta galdu genuen.

Urduritasunez bizi izan nituen final horien aurreko egunak. Lo gutxi egin nuen. Jendearen ilusioa ikusi eta nabaritzen duzu… Baina azken batean hori guztia oso polita da, eta irabazita, sekulakoa.

Zaragozako finala. 1987ko ekainaren 27a, aurrean Atletico Madril. Partida, luzapena, penaltiak, garaipena…

Hori guztia bizi behar da. Zaila zait hitz bidez adieraztea zer izan zen hura. Irabazi eta gero guztia da ederra, irabazten denean hala da dena. Denbora asko pasa da, eta gauza berria izan zen niretzat. Gauza asko ikasi nituen orduko hartatik.

Madrileko finala. 1988ko martxoaren 30a. Kirol eta erakunde krisian zen Bartzelonaren kontra galdu, Reala nabarmen faborito zenean…

Sasoi oso ikusgarria izan zen 1987-1988koa. Bigarren izan ginen ligan, eta txapeldunorde Kopan. Kopari dagokionez orduko Gijoneko Sporting handia, Atletico Madril eta Real Madril kanporatu genituen finalera iritsi aurretik. Oso talde ona genuen, oso ondo jokatzen genuen. Bartzelonan liskar handiak zituzten, ez zeuden ondo, baina jokalari onak zituzten. Azkenean, falta batean Alexankok gola sartu, eta guk ezin buelta eman.

Lehen esan dut. Futbola azken batean joko bat da, eta partida bukatu arte ezin da ezer esan.

Realaren lehen taldean 1986tik 1997ra izan zinen. Taldearen historiako izen handienetakoak izan zenituen aldagela-lagun: Luis Arkonada, Jesus Mari Zamora, Roberto Lopez Ufarte, Joxe Mari Bakero, Juanan Larrañaga, Aitor Begiristain… Nolakoa zen haiekin egunerokoa aldagelan eta Zubietan?

Pentsa, Sansetik Realera igo, eta horiek denak zeuden aldagela batera sartzea… Lasaitasunarekin sartu behar zara horrelako talde batean, gauzak ikasteko gogoz. Hara iritsi baino bi urte lehenago Gazte Mailako jokalaria nintzen, Sansen proba bat egiteko deitu zidaten, eta hartu. Realean, Sanseren eta lehen taldearen artean hamalau urtez izan nintzen. Etxe bat bezalakoa, izen handi horiek familia nituela, izan zen Reala niretzat. Oso oroitzapen politak ditut. Beti izaten dira arazoak, baina ni gauza onekin gelditu naiz. Bizitza esperientzia izan zen hamalau urtez Realekoa izatea.

John Benjamin Toshack, Marco Antonio Boronat, Javier Irureta, Javier Exposito, Salva Iriarte… Horiek Realean izan zenituen entrenatzaileetako batzuk. Izen handiak.

Zaila zait batekin gelditzea. Toshack, Exposito, Rafa Mendiluze… Horiek oso gogoan ditut. Izenen bat ahaztuko zait agian, baina horiek bereziki oroitzen ditut. Realean izan eta egunkarietan ateratzen ez zirenetako asko ere gogoan ditut.

Garaiak asko aldatu dira. Futbolean gaur egun diru asko dago, zeharo ezberdina da nire garaietatik. Adibidez, kanpoko partidak genituenean 20 pertsona joaten ginen Donostiatik kanpoko partida horietara: hamasei jokalari, entrenatzailea, medikua, eta masajista. Orain, esaten didatenez, 60 pertsonakoak izan daitezke bidaiak…

Dena dela, Reala ondo ikusten dut. Jendeak maite du. Gustuko dut haurrak Realeko elastikoekin kalean ikustea. 

Oso ezagun izan zinen batez ere Realean izan zinen garaian. Nola bizi izan zenuen ‘ospetsu’ izate hori?

Ez zen erraza izan. Ikasten zoazen zerbait da ezagun edo ospetsu izate hori. Lanbide guztiek dituzte bere gauzak, eta futbolak hori ere badu.

Hamar urtez izan zinen Realaren lehen taldean. Zer irakaspen zureganatu zenituen?

Pozik nago Realean egindako bidearekin. Lasai eta gustura. 1997an utzi nuen Reala, eta 1997-1998an Eibarren jokatu nuen bigarren mailan. Urte oso polita izan zen hura ere bai. Asko ikasi nuen, eta esan dudan bezala, gauza on asko.

Eibarren sasoi bat egin, eta futbola utzi zenuen. Zaila izan al zen erabakia?

Ez zen erraza izan, ez. Jendeak pentsatuko du betirako erretiratzeko aukera duzula, oso-oso dirudun garela. Futbola utzi eta ondo neurtu behar duzu nola bizi. Goi mailako futbolean aritzea zeru antzekoa da, gazteak dira jokalariak, eta garrantzitsua da hankak lurrean izan eta burua bere tokian edukitzea. Toshack-ek esaten zigun: «Adinekoa zarenean, ekainaren 30etik aurrera [egun horretan bukatu ohi dira futbol jokalarien kontratuak] zuen telefonoek ez dute deirik jasoko». Ondo kontrolatu behar duzu behin goi mailako futbola utzita nola bizi.

Zertan dabil gaur egun Jokin Uria Lekuona?

Oiartzunen bizi naiz. Lasai, familiarekin, baserrian… Seme bat eta bi biloba ditut. Realekoak atera dira, eta erdi-txantxetan egoki ibiltzeko aholkuak ematen dizkiet [barrez].

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.