Ameliren eskutik, ipuin kontaketa musikatua Arizmendienean
Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako saioa da, eta Euskal Herriko ipuin ezagunak kontatuko dituzte hilaren 27ko hitzorduan.
Oiartzungo Mintzalagun egitasmoak antolatuta, hilaren 27an ipuin kontaketa musikatua egingo du Arizmendienean Baztango Ameli ipuin kontalariak.
Hiru urtetik gorako haurrentzat izango da saioa, eta bertan Euskal Herriko ipuin ezagunak kontatuko dituzte musikaz girotuta.
Hitzordua 17:00etan izango da, eta helburua familiako txikiak elkartu eta euskaraz gozatzea dela nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek.
Saioa irekia eta doakoa izango da, eta Mintzalagunetik herritarrak bertaratzeko deia luzatu dute.
