Euskara ikasten hasteko, martxan da '12. eguna'
Euskara ikasten hasi nahi dutenek Intxixu AEKn saio bat doan egiteko aukera izango dute etzi (hilak 22, asteazkena).
24. Korrikak amaitutzat eman zuen Euskal Herrian barna egin behar zuen ibilbidea, baina, horrek ez du esan nahi helburuak bete dituenik. Euskararen erabilera lau haizetara zabaltzea eta herritarrak euskarara gerturatzea dira, besteak beste, Korrikaren egitekoak, eta hori horrela, 12. eguna egitasmoa abiatu du AEK-k.
Izan ere, herritarrak euskarara hurbiltzeko saiakera horretan AEK-k euskara ikasteko euskaltegiko saio batera doan joateko aukera zabaldu du. Hartara, euskara ikasten hasi nahi dutenek asteazkenean (hilak 22) Intxixu euskaltegiko saioetara joateko aukera izango dute.
10:00etan izango da lehen hitzordua, eta 17:00etan bestea, eta esteka honetan eman behar da izena. Hala ere, zalantzak argitzeko 943 49 39 57 eta helbide elektroniko hau luzatu dituzte.
