Hezkuntza sailari desadostasuna adierazteko, elkarretaratzea bihar
Elkarretaratze zaratatsua egingo dute bihar (hilak 21), 17:30ean, herriko plazan. 18:00etan, berriz, ezohiko plenoa egingo dute udaletxean.
Urmendi beti herri 0-3 bizirik! herri plataformak jakinarazi du bihar (hilak 21, asteartea) elkarretaratze zaratatsua egingo duela Doneztebe plazan “Eusko Jaurlaritzak inposatu nahi digun hezkuntza eredu zentralista salatu eta Urmendi babesteko”.
Beraz, 17:30ean herritarrak plazara gerturatzeko deia luzatu dute “haserrea adierazteko” eta, noski, “Urmendi babesteko”.
Gainera, elkarretaratzearen ondotik ezohiko plenoa izango da udaletxean.
Urmendi beti herri 0-3 bizirik! herri plataformak esteka honetan egiten du albisteen eta azken ordukoen jarraipena.
