Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolarien zenbait partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak, kronikak eta zenbait irudi.
Oiartzungo Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek zenbait partida jokatu dituzte azken egunetan. Kontsultatu albiste honetan zenbait kronika, emaitza guztiak eta klubak HITZAri helarazi dizkion irudiak.
Hirugarren maila neskak: Bizkerre 3 – 2 OKE
Klubetik kontatu dutenaren arabera, partidu hasiera eskas baten ondotik, bueltan eman eta oiartzuarrak hoberen ziren momentuan lehen gola sartu zieten aurkariek. Bide beretik jarraitu zuen partidak, atsedenera 3-0 joan baitziren.
Hala ere, bigarren zatian jarrera guztiz ezberdinarekin atera ziren zelaira Oiartzuangoak, eta gola aukera ugari izateaz gain, 3-2 jarri zuten markagailua.
Areto futbola, estatuko hirugarren maila: Kukuyaga 7 – 0 OKE Futsal
Estatuko hirugarren mailan Oiartzun taldeak “jipoi handia” jaso zuen Kukuyaga Etxebarri taldearen aurka Bilbon jolastutako partidan. Lehen zatia berdindua izan zela nabarmendu dute klubetik, baita atsedenera 2-0 joan zirela ere.
Alabaina, bigarren zatian oiartzuarrek arriskuak hartu zituzten eta etxeko taldeak kontraerasoak aprobetxatuz beste bost gol erdietsi zituen. Partida, azkenik, 7-0 amaitu zen.
Gipuzkoako lehenengo maila: Miren Taberna 3 – 4 Janrablue
Gipuzkoako lehenengo mailan Miren Taberna OKE taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu Elorsoron Janrablue taldearen aurka jokatutako partidan. Oiartzuarrek eraman zuten partidaren kontrola, baina Tolosako taldeak defentsa ona egin eta kontraerasoen bidez “min handia” egin zien oiartzuarrei. Hartara, hamargarren minutuan kanpoko taldea aurreratu zen, baina bost minutu geroago Antxon Urrosolok berdinketa ezarri zuen markagailuan. Atsedenera iritsi aurretik tolosarrak aurreratu ziren berriro jokaldi geldi batean.
Bigarren zatian Pavel Garridok binako berdinketa lortu zuen, baina tolosarrek bi kontraeraso aprobetxatuz 2-4 aurreratzea lortu zuten.
Etxekoek, baina, ez zuten amore eman, eta Oier Morenok aldea murriztea lortu bazuen ere, ez zuten denbora gehiago izan eta partida 3-4 amaitu zen.
Hona hemen partida guztien emaitzak:
- Seniorrak
- Neskak
- Neskak hirugarren maila 1 – 2 Eibar
- Bizkerre 3 – 2 Neskak hirugarren maila
- Hernani 0 – 3 Ohorezko erregionala
- Areto futbola
- Kukuyaga 7 – 0 OKE Futsal
- Miren Taberna 3 – 4 Janrablue
- Neskak
- Jubenilak
- Hondarribi 3 – 1 Euskal liga
- Euskal liga 2 – 0 Lakua
- Kadeteak
- Neskak
- Ohorezko kadeteak 1 -0 Eibar
- Neskak

