Telefonoarekiko mendekotasuna izango du hizpide Maitane Ormazabalek
Oarsoaldeko sei euskaltegietan emango ditu saioak Ormazabal psikologo eta adituak. Lehen saioa asteazkenean izango da, Pasaiako Udal Euskaltegian.
Maitane Ormazabal terapeuta, Instagrameko irudi batean. @ikuxka / Instagram Eskuko telefonoarekiko mendekotasunaz eta ustekabean txertatzen diren bestelako mendekotasun edota joerei buruzko tailerrak emango dituzte Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek datozen asteetan. Maitane Ormazabal psikologo eta adituak emango ditu, hain justu, Sakelako telefonoarekiko mendekotasuna izeneko tailerrak hilaren 22tik maiatzaren 7ra bitartean.
Oarsoaldea garapen agentziatik nabarmendu dutenaren arabera, egitasmo hori Agenda 2030aren helburuekin lerrokaatzen da, “ongizate emozionala eta kontsumo arduratsua sustatzea” baititu helburu.
Sakelako telefonoarekiko mendekotasuna
Oarsoaldeko sei euskaltegitan emango ditu Ormazabalek saioak:
- Hilak 22, 09:30-11:00
- Pasaiako Udal Euskaltegia
- Hilak 27, 18:30-20:00
- Txirrita AEK. Pasai Antxo
- Hilak 28, 18:00-19:30
- Xenpelar AEK. Errenteria
- Hilak 29, 09:30-11:00
- Oroitzene AEK. Lezo
- Hilak 30, 17:30-19:00
- Intxixu AEK. Oiartzun
- Maiatzak 7, 16:00-17:30
- Errenteriako Udal Euskaltegia
