Trafiko eta aparkaleku aldaketak Donibanen hilaren 22an
'El Confidente' filma grabatu behar dute egun horretan, eta zenbait aldaketa izango dira Juan XIII kalean zein Bizakaia plazan.
Pasaiako Udalak jakinarazi duenaren arabera, filmaketa baten ondorioz trafiko eta aparkaleku aldaketak izango dira Donibanen asteazkenean (hilak 22).
El Confidente filma grabatuko dute aipatutako egunean, baina nabarmendu dute neurri murriztaile horiek egun horretan baino ez dituztela aplikatuko.
Juan XXIII kalean zenbait aparkaleku kenduko dituzte, eta, horretaz gain, zirkulazio mozketa puntualak egingo dituzte 20:00etatik aurrera.
Bestalde, Bizkaia plazako aparkalekuaren zati bat erreserbatuta egongo dela aurreratu dute 08:00etatik aurrera produkzioarekin lotuta ibilgailuentzat.
Hori horrela, Udaltzaingoak jakinarazi du eremu horietan seinaleak aldez aurretik jarriko dituztela, eta horietan zehaztuko dela zer egun eta orduetan ezingo den aparkatu. Halaber, nabarmendu dute haurtutako neurri guztiek uneoro bermatuko dutela larrialdi zerbitzuen igarobidea.
Azkenik, herritarrek informazio gehiago behar izatekotan Udaltzaingora deitzeko eskatu dute: 943 00 43 00.
