Aitor Navarrok 'Protagonista' liburua aurkeztuko du bihar
Liburuaren Egunaren harira, idazlea Trintxerpeko liburutegian izango da, 19:00etan. Obrak antzerkia eta garapen pertsonala jorratzen ditu.
Bihar Liburuaren Eguna da, eta egun horri gorazarre egingo diote Pasaian, Aitor Navarro idazleak Protagonista liburua aurkeztuko baitu bihar Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan. Protagonista autorearen bosgarren lana da. Bere obra guztiek antzerkia eta garapen pertsonala jorratzen dute, umorea eta sakontasuna uztartuz. Aurkezpenaren ondoren solasaldi bat egingo da idazlearekin. Laura Muñozek dinamizatuko du saioa.
