
Hezkuntza Sailari desadostasuna adierazteko elkarretaratze zaratatsua egin dute plazan. Ezohiko plenoa ere izan da gero udaletxean.

Meipiko Jai Batzordeak eta Xantixa Kultur Elkarteak Udaberri Festa antolatu dute astebururako. Jarduerak ostiralean eta larunbatean izango dira.

Orereta Rugby Taldeak eta Gipuzkoako Federazioak antolatu dute jardunaldia Mikel Odriozola estadioan.

50. urteurrena ospatzeko jarduera andana antolatu ditu Elizaldek. Hurrengo hitzorduan Ander Imaz, Unai Amiano eta Unax Landa izango dira protagonista.

Hiltegi zaharraren ondare arkitektonikoa zaindu eta balioan jarriko du obrak.

Lezobidea kalea itxita egongo da larunbateko 10:10etik igandeko 02:00etara, eta autobus geltokia Meipiko biribilgunera lekualdatuko da.

Zahartzeko moduei buruz hausnartzeko zikloa antolatu du Emakumeen Etxeko programazio taldeak.

Gaur San Pedron eta Trintxerpen egingo dira jarduketak, eta bihar, Antxon. Helburua da udalerriko errepideen egoera hobetzea.