Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Jar itzazue benetan haurrak zuen politiken erdigunean behingoz"

Hezkuntza Sailari desadostasuna adierazteko elkarretaratze zaratatsua egin dute plazan. Ezohiko plenoa ere izan da gero udaletxean.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/04/22

Urmendi beti herri. 0-3 bizirik! herri plataformak deituta, elkarretaratze zaratatsua egin zuten atzo arratsaldean Oiartzungo Doneztebe plazan. Plataformak orain arte egindako deialdiek bezalaxe, atzoko agerraldiak ere erantzun zabala izan zuen herrian, adin guztietako dozenaka herritar bertaratu baitziren euren desadostasuna Eusko Jaurlaritzari adierazi asmoz.

17:30erako egin zuten deialdia, eta lehen hamar minutuak zarata ateratzen eman zituzten bizilagunek. Eusko Jaurlaritza: Urmendi 0-3 bizirik zioen pankartaren atzean bildu ziren herritarrak, eta, besteak beste, honakoak irakur zitezkeen herritarrek eskuetan zituzten orrietan: ‘langileekiko elkartasuna’, ‘haurren beharrak erdigunera’ edota ‘Eusko Jaurlaritza herriari entzun!’.

Behin zarata aterata, plataformakoek hitza hartu, eta euren haserre eta ezinegona adierazi zituzten. “Haserre gaude. Haserre gaude helduen interesak gailentzen diren mundu honetan haurrak eta haurren beharrak ez direlako erdigunean jartzen. Inoiz ez. Azken asteotan indar guztiak mahai gainean jarri ditugu denok. Eta, zoritxarrez, oiartzuar haurrak eta euren beharrak zenbaiten aldarrikapenetan ez dira inondik ageri. Eusko Jaurlaritzaren, eta zehatzago, Hezkuntza sailaren, gidari den Begoña Pedrosa (formazioz irakasle, eta, beraz, ustez haurren beharrak oso ongi ezagutu beharko lituzkeen hori): non zaude? Ez duzu asmorik oiartzuarrok egindako eskaerei inolako erantzunik emateko? Hezkuntza saila, paradoxikoki, zure benetako interesa ez da herriko hezkuntza proiektua, eta, are gutxiago, gure haurren bizi kalitaterako hezkuntza hobetzea”.

Bide horretan, irmo gaitzetsi zuten hiru hamarkada luzez Euskal Herrian “eta munduan, zergatik ez esan” aitzindaria izan zen Urmendi izeneko proiektu pedagogiko eredugarria, denbora gutxian, “pikutara bidaliko duzuelako”. Eta gehitu: “Zenbat lan suposatzen duen herri proiektu bat elkarlanean eraikitzeak eta zein denbora gutxian deusez daitekeen. Guk guztiaren gainetik jartzen dugu 0-3 zikloa errespetatzeko egin den ahalegin eta esfortzua, alegia, oiartzuar txikien garapenean funtsezkoa den bizi etapa garrantzitsuena mimatzekoa. Beste ezeren gainetik, praktika pedagogiko hori hainbeste urtez aurrera eraman izanak merezi izan du. Eta hori, egunerokoan lanean aritu diren profesionalen talde iraunkor, egonkor eta zoragarriak egin du. Doakie hemendik gure esker ona eta elkartasuna bizitzen ari diren egoeraren aurrean”.

Hots, gaineratu zuten herri plataforma osatzen dutenen gehiengoa gurasoak direla, eta, beraz, rol horretatik hitz egiten dutela batez ere. “Baina gurasoak izateaz gain, oiartzuarrak ere bagara. Herritarrak. Gure herria norbere bizi proiektua garatzeko herri onena izateko nahia dugun herritarrak. Eta Urmendik, norabide horretan, izugarrizko lana egin du: 3.500dik gora oiartzuar pasatu dira Urmenditik, gaur egungo biztanleriaren 10etik 3 gutxienez”.

Era berean, galdera bat luzatu zieten “Urmendi proiektuaren desagerpenak irribarre txikia eragiten dien horiei: benetan hainbeste gailentzen zaizu barnean duzun errak haurrentzako proiektu pedagogiko integral baten desagerpenaren gainetik?”.

Ildo beretik jarraituz, “erantzukizunez eta arduraz” jokatzeko eskatu zioten atzo Eusko Jaurlaritzari. “Entzun oiartzuarrok esateko duguna, entzun hezkuntza komunitateak esateko duena. Jar itzazue benetan haurrak zuen politiken erdigunean behingoz. Etorkizuneko herria eraikitzeko ezinbestekoa da orainean ereiten dugun hazia. Jar ditzagun haurrak erdigunean, jar dezagun eurentzako onena dena helduon askotariko interes politiko eta ekonomikoen gainetik”.

Eta, honela amaitu zuten hitzartzea plataformako kideek: “Pedagogo ospetsu askok dioten bezala, haurrak politiken erdigunean jartzen ditugunean lortuko ditugu guztiontzako justuagoa eta bizigarriagoa den jendarte desiragarria”.

Elkarretaratzearen ondotik, ezohiko plenoa
Doneztebe plazako elkarretaratze zaratatsua amaituta, udaletxera egin zuten kide askok, arratsaldeko seietan ezohiko plenoa baitzegoen deituta. Erantzukizun eta ardura instituzionaletik udala 2026-2027 ikasturtean Haurreskolak Partzuergoan integratzea eskatzeko deitu zuten atzoko hitzordua.

Eskaera horrek ez du baliogabetzen otsaileko osoko bilkuran Hezkuntza Sailari egindako proposamen lehenetsia, alegia, Haurreskolak Partzuergoa Urmendi Udal Ikastola Partzuergoan integratzeko aukera. Haatik, proposamen lehenetsiaren gaineko lanketa juridiko-administratiboak egiteko behar besteko denbora izateko aukera ematen du. Honenbestez, Haurreskolak Partzuergoan sartzeko eskaerarekin batera, Haurreskolak Partzuergoari eskatu zaio proposamen lehenetsiari ere erantzuteko.

Hori horrela, Joana Mendiburu Oiartzungo alkateak kontatu zuen 2024ko azaroan ahoz jakinarazi ziola Hezkuntza Sailak udalari udal haur eskolei ematen zien diru ekarpena bertan behera utziko ziela, eta Haurreskolak Partzuergoan sartzeko gonbidapena luzatu zietela. “Zerbitzuak udal aurrekontuan duen eragina ikusirik, Oiartzungo Udalak ondorioztatu du hezkuntza sailaren babesik gabe ezinezkoa zaiola duela 30 urte sortutako Oiartzungo udal eskola partzuergoaren egiturari bere horretan eustea”, hasi zen alkatea.

Otsailean gaia lantzeko osoko bilkura egin zuten, eta bertan bi proposamen landu zirela oroitarazi zuen gero Mendiburuk. Lehen proposamena izan zen 2026-2027 ikasturterako Haurreskolak Partzuergoa Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoan sartzea Oiartzungo herriak duela 30 urte garatutako erreferentziazko proiektua garai berrietara eraldatzeko. Beste, berriz, honakoa zen: Oiartzungo Udala erakunde publiko bat izanik, hala dagokion arduratik eta betekizunetik, prestutasun osoa duela OIUP-en bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko eta egon daitezkeen aukera guztiak lantzeko Hezkuntza Sailarekin.

2026ko otsailaren 26an izan zen aipatutako pleno hori, eta egun bat geroago aurrez aurreko bilera bat egin zuen udalak hezkuntza saileko eta Haurreskolak Partzuergoko ordezkariekin proposamenak aurkezteko. Gainera, legebiltzarreko kideak ere Urmendin izan ziren proiektua ezagutzeko udalak gonbidatuta. Udalak, baina, erantzunik jasotzen ez zuenez martxoaren 25eko ohiko plenoan hamar laneguneko epean erantzuteko eskaera luzatu zion hezkuntza sailari, eta apirilaren 9an jakinarazi zion udalari eskaera euren hurrengo zuzendaritza batzordean landuko zuela; batzorde hori bihar (hilak 23) izango da, eta beraz, horregatik deitu zuen udalak ezohiko osoko bilkura zuzendaritza batzordea baino lehen.

Horretaz gain, 2026-2027ko matrikulazio dataren irekiera epea gerturatzen ari denez, “Oiartzungo Udalak eskaera egiten du herriko 0-2 etapa Haurreskolak Partzuergoan integratzea 2026-2027 ikasturtean bertan”. Hartara, erantzun bat emateko eskatu zion Mendiburuk hezkuntza sailari.

Bide berean, honako proposamena luzatu zion udalbatzari: 

  • 2026-2027 ikasturetako Oiartzungo udala Haurreskolak Partzuergoan integratzea eta herriko 0-2 adin tarteko haur eskolaren kudeaketa Haurreskolak Partzuergoaren esku uztea.
  • Haurreskolak Partzuergoaren eta Oiartzungo Udalaren arteko udal haur eskolaren Oiartzungo jarduerak protokolo orokor bat sinatzeko alkatea ahalmentzea.
  • Beharrezko espediente administratiboak hastea zerbitzu horren kudeaketa Oiartzungo Udalera itzultzeko ondoren Haurreskolak Partzuergoan integratzea ahalbidetzeko.

Mendiburuk hitzartzea amaituta, oposizioari eman zion hitza, eta EAJko Janire Mitxelenak hitz egin zuen. Hark, besteak beste, nabarmendu zuen atzokoan hartu beharreko erabakia “beharrezkoa” dela, baina “berandu” datorrela. “Urtarrilean hartu behar zen; ez apirilean eta presaka”, gehitu zuen.

Alkateak aipatu zuen Mitxelenaren irakurketan “desadostasun handiak” daudela, baina nabarmendu zuen Oiartzungo Udalak urte asko daramatzala herriari nortasuna ematen dioten “proiektu aitzindari eta berritzaileak kudeatzen”. Horietako bat dela Urmendi azpimarratu zuen gero, eta horregatik zioen udalak “azken muturrerainoko ahalegina” egin duela eta egingo duela “etorkizuneko hezkuntzan eredu izan dadin”. Eta gehitu zuen: “Neurrira egindako proiektuek berekin dakartzate konplexutasuna eta zailtasuna, baina hori da hain zuzen ere udalaren egitekoa: zailtasunak gainditu eta etorkizuneko bisioz eta ikuspegi lokalez sortutako proiektuak kudeatzea”, adierazi du. Era honetako proiektuak gauzatzeko beharrezkoa da “egunero lanean fin aritzea, herria bizitzea, herrian egotea eta herritarrekin eskuz esku lan egitea”.

Pleno aretoa beteta zegoen atzokoan, eta EH Bilduko zein EAJko kideek hitzartzeak amaitu ondotik, Urmendi beti herri. 0-3 bizirik! herri plataformako kideek testu bat irakurri zuten.

Jarraian bozketa egin, eta aho batez onartu zuten Oiartzungo Udala Hezkuntza Sailaren Haurreskolak Partzuergoan sartzeko proposamena. Bozketaren aurretik, baina, EH Bilduko zinegotziek baiezko botoa erantzukizun eta ardura instituzionaletik emango zutela adierazi zuten, ez ordea, konbentzimenduz.

Erlazionatutako edukiaGehiengoaren aldeko botoekin, aurrera jarraituko du udalaren proposamenak“Eskaini diezaiogun elkarrekin, guztiok batera, garapen bide oparo bat Urmendiri”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.