Errugbi eskolen topaketa igandean, Beraunen
Orereta Rugby Taldeak eta Gipuzkoako Federazioak antolatu dute jardunaldia Mikel Odriozola estadioan.
Errugbi topaketaren iazko irudi bat.Carolina Gonzalez Oreretako Rugby Taldeak eta Gipuzkoako Federazioak antolatuta errugbi eskolen topaketa jokatuko dute igandean Beraungo Mikel Odriozola estadioan. 100 jokalari baino gehiago bilduko dira joko zelaira, Orereta Rugby taldeaz gain, Txingudi, Arrasate, Soragazteak, Iruñea, Ordizia eta Bera Berako 10 urtez azpiko eta 12 urtez azpiko kategorietako taldeak ariko dira. 11:00etan hasiko da topaketa.
Zelaira gerturatzen diren guztiek errugbia ikusteaz gain probatzeko aukera ere izango dute, saio irekia egingo baitute bertan den zelai txikian; haur eta helduek ahalko dute probatu nahi izanez gero.
