Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
INDARKERIA MATXISTA

Lau urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasleari

"16 urtetik beherakoei hurbilketa sexuala eta baldintzapeko mehatxuak" egitea egotzi dizkio Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak.

Oiartzungo Feministen Asanbladak Donostiako epaitegiaren aurrean egindako elkarretaratzeko irudi bat. Oiartzungo Feministen Asanblada
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/04/23

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak lau urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio Irungo ikastetxe bateko irakasle bati “16 urtetik beherakoei hurbilketa sexuala eta baldintzapeko mehatxuak” egitea egotzita.

Halaber, auzitegiak hogei eguneko lokalizazio iraunkorreko kondena ezarri dio “sexu jazarpen delitu arin batengatik”, bai eta lau urteko zaintzapeko askatasuna ere espetxe zigorra amaitu ondotik. Gaur gaurkoz, epaia ez da irmoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian helegitea jartzeko aukera dago.

Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Sekzioak dio egiaztatu egin duela akusatua lanean ari zen ikastetxeko hiru ikaslerekin harremanetan jarri zela 2023-24 ikasturtean sare sozial batean sortu zuen kontu faltsu batekin. Era berean, diote elkarrizketak modu barregarrian izanik ere izaera sexuala zutela. Gainera, diote bi kasutan aurrez aurrez elkartzeko “proposamen serioak” egin zituela, baina horiek ez zirela burutu beste gauza batzuen artean kasua ikastetxeko zuzendaritzara iritsi zelako.

Horretaz gain, auzitegiak aitortu du pisu handia izan dutela epaiketetan adingabeen mugikorrek, horietan lortutako “ebidentzia digitalek” eta horien “kontakizun sendo eta iraunkorrek garrantzia handia” izan dutelako “akusatuaren errugabetasun presuntzioa indargabetzeko garaian”. Era berean, ikastetxeko zenbait irakasleren testigantzak ere balioan jarri dituzte. Hori horrela, auzitegiak errefusatu egin ditu akusatuaren alegazioak, zeinak epaitutako gertakarien ustezko biktimak deklaratu zuen bera zela “adingabeen desira objektu”.

Hori gutxi balitz, auzitegiak frogatutzat jo du “jazarpen delitu arina” egin zuela adingabeetako batekin, internet bidezko elkarrizketa batean nerabeari haren bizilekuaren helbidea eskatu baitzion.

Bestalde, Gipuzkoako Auzitegiak baldintzapeko mehatxuen delituengatik zigortu du irakaslea, frogatu baitu irakasleak mezu elektroniko bat bidali ziela zentroko zenbait ikasleri ohartaraziz haien mugikorreko elkarrizketa guztiak ezabatzen ez bazituzten “salaketa jarri” eta “poliziak berak esandako mugikorrak arakatuko zituela”.

Era berean, diru edota opari truk sexu mesedeak egitea eta jendaurrean sexu erakustaldiak egitea delituak ere egozten zikioten, baina epaileak adierazi du ez dagoela froga nahikotik hori ziurtatzeko.

Erlazionatutako edukia“Jarrera oldarkorren aurrean, ahizpatasuna eta zaintza nagusitu da”Oiartzungo Udalak babesa azaldu die irakasle baten partetik sexu erasoak jasan dituzten nerabeei“Emakumeen ahots urratuak entzun ditugu, eta guk argi dugu non egon nahi dugun”“Ez dugu onartuko eraso egin dieten emakume eta adin txikikoak zalantzan jartzea”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.