Lartaun abesbatzak girotuko du Landetxeko oholtza bihar
Oiartzungo abesbatzarekin batera, oholtzan Goizuetako Umore Ona abesbatza izango da. Saioa 20:00etan izango da.
Lartaun abesbatzak kontzertua emango du bihar (larunbata, hilak 25) Landetxe aretoan, eta hitzordu horretako gonbidatua Goizuetako Umore Ona abesbatza izango da.
Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta sarrerak eskuratu behar dira online zein Landetxeko leihatilan bertan kontzertua baino ordubete lehenago.
