Asteazkenean egingo dute udal osoko bilkura
Beste gauza batzuen artean, Arraguako osasun zentroaren inguruko eremuaren plan berezia behin betiko onartzea izango da batzarraren helburua.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, apirileko udalbatzarreko gai azpimarragarriak hiru izango dira: Arraguako osasun zentroaren inguruko eremuaren plan berezia behin betiko onartzea; Garbitania Zero Zabo S.L.rekin lankidetzarako esparru hitzarmena onartu eta hondakinak biltzeko enkargua egitea, eta, azkenik, 2025eko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
18:00etan hasiko da apirileko udalbatzarra, eta hamabi puntu landuko dituzte:
- Aurreko batzarrari dagokion akta onartzea
- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako Administrazioen eremuan bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamenduaren aldaketa onartzea
- Oiartzungo udalerria tentsio handiko bizitegi merkatu eremu deklaratzeko prozeduraren memoria osatzea
- Arraguako ARR-1a eremuko Plan Berezia behin betiko onartzea
- Oiartzungo zerbitzu anitzeko Landetxe udal eraikineko taberna-jatetxea zerbitzu emakida bidez kudeatzeko kontratuari dagokion zorren zuzenketa eta bermea itzultzea
- GARBITANIA S.L.ri., bitarteko propioa izendatuta izan den aldetik, Oiartzungo jarduera ekonomikoetarako sailkapena duten hirigintza eremuetan hiri-hondakinekin parekaturiko hondakinak biltzeko enkargua egitea
- Lankidetzarako esparru-hitzarmena onartzea: GARBITANIA ZERO ZABOR S.L. eta Oiartzungo Udalak egin beharreko jarduera-enkarguen araubide juridikoa arautzen duena
- 2026/01 kreditu aldaketaren onarpenaren berri ematea
- 2025eko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea
- Lokal baten erabilera etxebizitzara aldatzeko obrak egiteko proiektuari sortutako 2025. urteko likidazioa baliogabetxea
- Beste organoen jardueraren jarraipena
- Eskari-galderak
