Dantza eta musa: egun borobila Ibargain elkartean
50. urteurreneko mus txapelketak eta Dantzari Egunak bat egin zuten larunbatean Ibargain elkartean. Egun "polita eta hunkigarria" bizi izan zuten elkarteko kideek.
Egun borobila izan zen larunbatekoa Ibargain elkarteko kideentzat. Izan ere, 50. urteurrenaren harira antolatutako mus txapelketa jokatu zuten bertan, baina hori gutxi ez, eta giroa Dantzari Egunero dantzariek alaitu zuten.
Dantzari Eguneko kideek zenbait talde osatu zituzten, eta horietako batek Ibargain elkartean egin zuen hamaiketakoa.
“Eguerdian Oiartzunen dantzan ibili ziren dantzari taldeei hamaiketakoa eskaini genien. 80 dantzari inguru zeuden, eta jan aurretik zenbait dantza eskain zizkiguten elkarteko kideoi. Egun polita eta hunkigarria bizi izan genuen Ibargain elkartean”, diote kideek.
Gero, arratsaldean alegia, mus txapelketa jokatu zuten, eta bikote mordoa aurkeztu ziren txapelketara. Hona hemen sailkapena:
1. Julen Arbelaitz eta Aitor Unanue
2. Mila Gortari eta Maite Susperregi
3. Arcadio Rey eta Igor Rey
4. Joxean Ribera eta Juantxo Ribera

