Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolarien zenbait partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak, kronikak eta zenbait irudi.
Oiartzungo Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek zenbait partida jokatu dituzte azken egunetan. Kontsultatu albiste honetan zenbait kronika, emaitza guztiak eta klubak HITZAri helarazi dizkion irudiak.
Neskak hirugarren maila: OKE 1 – 0 Deportivo Alaves
Hasiera zail baten ondotik, Alaves taldea indartsu atera bazen ere, taldeak partida neurria hartu ziola kontatu dute kirol elkartetik. Bizpahiru baloi lapurtu zituzten, eta zenbait kontraerasoren ondoren, 30. minutuan gola sartzeko aukera izan zuten, eta markagailuan aurretik zirela joan ziren atsedenera.
Bigarren zatian ondo atera ziren, baina denbora aurretik joan ahala Alavesek “estutu eta presionatu” egin zituen oiartzuarrak. Hala ere, defentsan gogor erantzun, eta taldean egindako lanari esker 1-0 emaitzari eustea lortu zuten.
Gizonezkoen ohorezko erregionala: Elgoibar 0 – 1 OKE
Gizonezkoen ohorezko erregionalari dagokionez, kontatu dute atsedenerako denbora askorik gabeko partida zaila izan zela asteburukoa. Diotenez, aurkaria baino hobeto hasi zuten partida, eta aukera ugari eduki zituzten. Lehen zatiaren amaieratik bigarren zatira arte partida berdindu, eta aurkariek aukera argi gehiago izan zituztela ere gehitu dute.
Hala ere, markagailua 0-0 geratuko zela bazirudien ere, kontraeraso batean aurretik jarri eta hiru puntuak etxera ekartzeko aukera izan zuten oiartzuarrek.
Areto futbola, estatuko hirugarren maila: OKE 1 – 3 Lauburu
Estatuko hirugarren mailan Oiartzun taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu Elorsoron Ibarraren aurka jolastutako partiduan. Hasierako minutuetan partidaren kontrola izan zuten etxekoek, baina ez zuten golik sartu, eta Ibarrako taldea penalti bati esker aurreratu zen markagailuan.
Atsedenaldirako hiru minutu falta zirela, baina, aurkarien bigarren gola iritsi zen.
Bigarren zatian etxekoek gol aukerak sortu bazituzten ere, Ibarrakoek hirugarren gola sartu zen. Baina, partida amaitzeko bost minutu geratzen zirela Iñaki Olaziregik gola sartu zuen, eta partida 1-3 amaitu zen.
Gipuzkoako lehenengo maila: Benetazko 5 – 3 Miren OKE
Gipuzkoako lehenengo mailan Miren Taberna OKE taldeak ezin izan zuen punturik lortu Donostiako Pio Barojan Benetazko taldearen aurka jolastutako partiduan. Bada, lehen minutuan oiartzuarrak Oier Berebideren golarekin aurreratu baziren ere, ez ziren gai izan emaitza mantentzen, eta aurkariek hiru gol sartu zituzten segidan.
Atsedenaldia iritsi aurretik Pavel Garridok aldea murriztea lortu zuen markagailua 3-2 jarriz, baina bigarren zatian etxekoek beste bi gol sartu zituzten, eta 5-2 jarri ziren.
Hala ere, azken minutuan Kai Jimenok oiartzuarren hirugarren gola sartu zuen, eta 5-3 amaitu zen norgehiagoka.
Hona hemen partida guztien emaitzak:
- Ohorezko erregional mutilak
- Elgoibar 0 – 1 OKE
- Ohorezko erregional neskak
- OKE 1 – 3 Lagun onak.
- Baska jubenila
- Urki 1 – 1 OKE.
- Lurralde
- Mariño 4 – 0 OKE
- Gorengo jubenila
- Inter 0 – 3 OKE
- Jubenila C
- OKE 14 – 0 Touring.
- Jubenila D
- Usurbil 2 – 2 OKE
- Ohorezko kadete mutilak
- Eibar 2 – 0 OKE
- Ohorezko kadete neskak
- Goierri 1 – 4 OKE
- Kadeteak B mutilak
- Mundaiz 2 – 0 OKE
- Kadeteak C
- OKE 3 – 4 Hernani.
- Kadeteak B neskak
- OKE 3 – 0 St Tomas.
- Infantil txikia
- Ostadar 4 – 1 OKE
- Infantila partaidetza
- OKE 2 – 3 Vasconia.
- Infantila F11 neskak
- OKE 0 – 0 Euskalduna.
- Areto futbola hirugarren maila
- OKE 1 – 3 Lauburu.
- Areto futbola B
- Benetazko 5 – 3 Miren OKE
- Neskak hirugarren maila
- OKE 1 – 0 Deportivo Alaves.
- Lehenengo erregionala
- Irauli 1 – 1 OKE
- Infantila F8 neskak
- OKE 0 – 4 Hernani.
- Alebin mutilak 2014
- OKE 6 – 1 Allerru.
- Alebina B mutilak 2014
- Behobia 1 – 7 OKE
- Alebina neskak 2014
- OKE 1 – 6 Euskalduna.
- Alebina mutilak 2015
- Luberri 4 – 3 OKE
- Alebina neskak 2015
- Mundarro 2 – 0 OKE

