Lau bikote oiartzuarretatik hiruk egin dute aurrera
Giriziaren pala txapelketa irekiko zenbait partida jokatu dituzte asteburuan. Herriko lau bikote lehiatu dira, eta hiruk lortu dute garaipena.
Zutik: Bela, Ezkerro, Aitzol (epailea), Mitxelena eta Salaberria. Makurtuta: Agirre, Murua, Luluaga eta Tejeria Pasa den asteburuan Giriziak antolatzen duen Euskal Herriko pala txapelketa irekiko bederatzi partida jokatu dituzte Oiartzunen, eta lau bikote oiartzuar lehiatu ziren. Bada, gainera, lau bikote horietatik hiruk irabazi zituzten partidak, eta beraz, hirugarren mailako hurrengo fasera pasa dira.
Honakoak izan dira garaileen emaitzak: Salaberriak eta Mitxelenak 25 eta 9 irabazi zieten Ezkerro eta Belari; Flores eta Bergarak 25-15 irabazi zioten Iraolari-Iribar bikoteari, eta, azkenik, Perez eta Berebide 25-13 gailendu ziren Diaz eta Zelaiaren aurka.
Jokatu ziren beste sei partidutatik bi emakumezkoenak izan ziren, eta bertan Agirre eta Murua bikotea zein Artakoz-Casillas izan ziren garaile.
Txapelketa aurrea doa, eta antolakuntzatik adierazi dute finalak ekainaren hasierarako aurreikusten dituztela.
Hona hemen asteburuko emaitza guztiak:
- Lehenengo maila
- Arizmendi – Luluaga 25 / 18 Elizegi – Gamio
- Bigarren maila
- Errasti – Nuin 20 / 25 Luixa – Muñoa
- Gallastegi – Gallastegi 25 / 23 Alkorta – Etxeberria
- Egiburu – Rodriguez 25 / 18 Altzuarte – Irizar
- Hirugarren maila
- Ezkerro – Bela 9 / 25 Salaberria – Mitxelena
- Flores – Bergara 25 / 15 Iraola – Iribar
- Perez – Berebide 25 / 13 Diaz – Zelaia
- Neskak
- Luluaga – Tejeria 17 / 25 Agirre – Murua
- Adrian – Eldua 7 / 25 Artakoz – Casillas
