Beteranoen II. Adinberri Bandera jokatuko da igandean
Illunbe Arraun Elkarteak eta Adinberrik antolatuta, 24 ontzi lehiatuko dira Pasaiako badian. Estropada 12:00etan hasiko da, Trintxerpen.
Illunbe Arraun Elkarteak eta Adinberrik Pasaiako badiako uretan jokatuko den Beteranoen II. Adinberri Bandera aurkeztu dute gaur. Aurkezpenean izan dira Raquel San Sebastian Adinberriko zuzendaria, Jokin Pego eta Olatz Hermo Illunbeko ordezkariak, Teo Alberro Pasaiako alkatea eta Julen Rodriguez Pasaiako Udaleko Kirol zinegotzia.
II. Adinberri Bandera igandean (maiatzaren 3an) lehiatuko da, 12:00etatik aurrera eta Trintxerpetik hasita. Orotara, 3.250 metro osatu beharko dituzte eskifaiek, erlojupeko formatuan. Ontzi bakoitza minutu bateko tartearekin aterako da. Guztira, 24 traineru arituko dira Pasaian.
Sari banaketa ekitaldia badiako uretan izango da. Horrez gain, 14:00etatik aurrera, paella jatea, musika, trikitixa Estanga anai-arrebekin eta jarduera gehiago prestatu dituzte Illunbeko kideek, Trintxerpeko frontoian.
Beteranoen II. Adinberri Banderako parte hartzaileak
1. taldea
- Badok 13.
- Getxo.
- Zumaia.
- Mundaka.
- Iberia.
- Fortuna.
- Plentzia.
- Pontejos.
- Illunbe.
- Bilbao.
- Aizburua.
- Santurtzi.
2. taldea
- Castreña.
- Zumaia B.
- Sestao.
- Getxo B.
- Pontejos B.
- Mundaka B.
- Badok 13 B.
- Plentzia A.
- Illunbe B (emakumeak).
- Sestao B.
- Ondarroa (gonbidatua eta emakumeak).
- Iberia (gonbidatua eta emakumeak).
