
Maiatzaren 7an egingo du Don Bosco Lanbide Heziketa institutuak azoka, Lekuona Fabrikan.

Illunbe Arraun Elkarteak eta Adinberrik antolatuta, 24 ontzi lehiatuko dira Pasaiako badian. Estropada 12:00etan hasiko da, Trintxerpen.

Euskadiko Arrantza eta Kasting Federazioak eta Pasaiako Portu Agintaritzak baimena eman dute gaitutako eremuetan federatutako arrantzaleek arrantza egin ahal izateko.

Protestaren bidez udaleko alderdi politikoek aldundia presiona dezatela nahi dute, 170 eguneko greba mugagabea bukatu eta zaintza eredu duina eskaintzeko.

EH Bilduko hautetsiek jakinarazi dute portua 2027an hasiko dela bere jardueraren gaineko BICE izeneko zerga ordaintzen. "Zor historikoa" kitatuko dela adierazi dute koalizioko kideek.

Herri Olinpiaden bigarren jardunaldian, herri osoan zehar pista jolasean ibili ziren parte hartzaileak. Lezo ederki asko girotu dute.

Bihar, asteazkena, hasiko dituzte lanak eta udalak 124.902 euro bideratu ditu horietara.

Lezoko Musika Eskolak astelehenean irekiko du datorren ikasturterako matrikulazio epea.

Legamia beka deialdia zabaldu du Errenteriako Udalak arte bizien sorkuntza eta bitartekaritza sustatzeko.