Fanderia eta Gabierrota lotzen dituen oinezkoen bigarren zubiko lanak hasiko ditu udalak
Bihar, asteazkena, hasiko dituzte lanak eta udalak 124.902 euro bideratu ditu horietara.
Fanderia eta Gabierrota auzoak lotzen dituen oinezkoen bigarren zubiko zaharberritze lanak bihar, asteazkena, hasiko ditu udalak.Gaur egun, zubi hori itxita dagoela jakinarazi du udalak, kalteak saihesteko. Iaz erabaki zen esku hartze hori egitea, baina lanak hasi aurretik Gipuzkoako Kostaldeen Zerbitzu Probintzialak baimena eman behar zuen birgaitze proiektua idatzita. Baimen hori eskuratuta, joan den azaroan hasi zuen udalak kontratazio prozesua.
Eginka enpresak egingo ditu lanak, eta 124.902 eurokoa da aurrekontua eta hiru hilabeteko iraupena izatea lanek aurreikusi dute: “Esku hartzearen ardatza hondatutako materialak eta akaberak konpontzea izango da, baita multzoak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko beharrezko elementuak ordeztea, arreta berezia jarrita, iraunkortasunaren hobekuntzan”.
Errenteria-Oreretako zubiak birgaitzeko planaren parte da esku hartzea; aurretik, 2023an Iztieta eta Lezo lortzen dituen pasabidea birgaitu zuen udalak, eta 2024an, Fanderia eta Gabierrota lotzen dituen oinezkoentzako lehen zubia.
