2026-2027ra begira jarri da Tomas Garbizu
Lezoko Musika Eskolak astelehenean irekiko du datorren ikasturterako matrikulazio epea.
Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak jakinarazi du astelehenean (maiatzaren 4an) zabalduko duela 2026-2027 ikasturterako matrikulazio epea. Zehazki, izena emateko tartea maiatzaren 15era arte indarrean izango dela esan du.
Izena emateko modurik eraginkorrena, hara joatea da. Eskolako arduradunek esplikatuko diete hala nahi dutenei eta aurrez aurre zein den eskolaren eskaintza. Bestela, 943 25 99 99 edo 615 74 91 16 telefono zenbakietara deituta ere lor daiteke informazioa. Internet bidez ere eskura daitezke argibideak.
Tomas Garbizuren ikasketa osagaien edo eremuen artean daude Musika eta Hezkuntza Goiztiarra, Musika eta Mugimendua, Musika Mintzaira, Hezkuntza Musikala, Talde Instrumentala, edo Talde Korala.
Bestalde, hainbat musika tresnarekin hasi edo jarraitzeko aukera ematen du herriko kultur hezkuntza zentroak, hala nola trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, perkusioa, biolina, akordeoia, tronpeta edo gitarra.
