Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Haurrek euskaraz jolasteko aukera izango dute Pasaian

Parketarrak egitasmoa Pasaiako parke eta plazetara itzuliko da hirugarrenez. Udaberriko txanda maiatzaren 7tik ekainaren 4ra bitartean izango da, lau barrutietan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/04/30

Parketarrak egitasmoa Pasaiako parke eta plazetara itzuliko da. Euskaraz jolasean aritzeko iniziatiba da Parketarrak, eta udaberriko txanda maiatzaren 7tik ekainaren 4ra bitartean izango da. Saioak lau barrutietan egingo dira, astelehenetik ostegunera, arratsaldez, eta lau astez jarraian. Barruti bakoitzean saio bana egingo da astean, eta orotara, lau egingo dira horietako bakoitzean. Egitasmoaren lehen saioak Eusferaren programazioaren barruan antolatuko dira. Eusfera maiatzaren 7tik 17ra bitartean gauzatuko den iniziatiba da, eta bere helburua da gurasoak aktibatzea, haurren unibertsoa euskaldunagoa izateko.

Honakoa Parketarrak egitasmoaren hirugarren ekitaldia izango da. Lehena 2025eko udaberrian egin zen, eta bigarrena urte bereko udazkenean. Bigarren edizioan 71 gurasok eta 190 haurrek hartu zuten parte. Aho zapore ona utzi ondoren, Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak iniziatibari jarraipena ematea erabaki du, hirugarren ekitaldia antolatuta.

Parketarrak-en helburua nagusia da “familia bidezko transmisioan eragitea”, eta horretarako, haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolastu daitezen espazioak sortzen dituzte Pasaian. Aurreko edizioetan bezala, familiak barrutietako parkeetan eta plazetan bilduko dira euskaraz jolasteko. Egitasmoa 3 eta 5 urte arteko haurrak dituzten familiei begirakoa da. Jarduerak hezitzaileek dinamizatuko eta gidatuko dituzte. Hala ere, sustatzaileek adierazi dute “ezinbestekoa” dela haurrekin gurasoek edo arduradunek ere parte hartzea, haiek baitira haur horien erreferentziazko pertsonak.

Saioak doakoak izango dira, eta ordubeteko iraupena izango dute. Kide kopuruari dagokionez, ez da parte hartzaile mugarik jarriko eta ez da izen ematerik egin beharko. Hezitzaileek inguruan dauden 3 eta 5 urte arteko haur guztiak eta haien gurasoak gonbidatuko dituzte parte hartzera.

Hezitzaileek, gainera, parte hartzaileen ezaugarrien arabera moldatuko dituzte saioak. Topaketa guztiak euskaraz izango dira, baina parte hartzeko ez da beharrezkoa euskaraz ulertzea, hezitzaileak arduratuko baitira partaideek jolasen azalpenak ulertu dituztela bermatzen. Taldearen ezaugarrien arabera, hezitzaileek aproposenak diren jolasak prestatuko dituzte.

Saioak

Donibaneko saioak astelehenetan izango dira, JJ Otaegi plazan, 17:00etan. Euriarekin frontoira lekualdatuko lituzkete jarduerak. Asteartetan Antxon bilduko dira, Ibaiondo plazan, 17:30ean. Barruti arrosan bezala, euriarekin frontoira lekualdatuko lirateke. Asteazkenetan San Pedroren txanda izango da. Barruti moreko jarduerak frontoian izango dira, 17:30ean. Euriarekin Proisako aterpera mugituko lirateke. Azkenik, Trintxerpen ostegunetan elkartuko dira jolasteko. Jarduerak Gudari plazako parkean egingo dituzte, 17:15ean. Euriarekin Serafin Esnaola plazako arkupeetara lekualdatuko lirateke.

Erlazionatutako edukiaEusferak haurren unibertsoa euskaldunagoa izatea bilatuko du
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.