2026/4

Antonis Leontidis Trio taldea, Oiartzunen

Hilaren 17ko emanaldiaz gain, hurrengo egunean dantza ikastaroa egingo dute Landetxen. Izena eman behar da tailerrean parte hartzeko.

INDARKERIA MATXISTA

Sanduzelaiko erailketa matxista salatzeko, elkarretaratzea

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, gaur arratsaldean egingo dute elkarretaratzea, Doneztebe plazan. 18:30ean izango da.

Gutxieneko pentsioak Lanbidearteko Gutxieneko Soldatara arte osatzeko eskatu du Duintasunak

Kezkatuta itzuli da kalera Duintasuna, udaberriko oporraldiaren ostean.  Zortzi urte baino gehiago dira hileko lehen astelehenero kalea hartzen duela pentsio eta zerbitzu publiko duinen alde, baina gaur egonezina areagotuta itzuli da Herriko Plazara.

Eman daiteke izena Xanistebanetako gazteen pala txapelketan

Maiatzaren 1a izango da izena emateko azken eguna, eta lehiaketa hiru kategoriatan banatuko da: gazteak, neskak eta herrikoia.

Aldabene eta Ugaldetxoko ikasle ohiak larunbatean elkartuko dira

Hirugarrenez egingo dute topaketa, eta aurtengoan mendi buelta eta bazkaria egingo dituzte Ordezelai sagardotegian.

Bateletan, bi urre San Juanentzat Euskadiko Txapelketan

Sestaoko lehian beste lau domina lortu dituzte arrosek. Hibaikak bi domina irabazi ditu, eta San Pedrok bat.

Reala dantza egiten babestu dute

Kopako finalean Reala babesteko Zubitxo Dantza Elkartearen ekimenez bi dantza saioren grabazioa egin dute Lezon.

Auzoen arima indartzeko lokal huts bila

Lokal hutsen jabeei deialdi zehatza egin diete: aldi baterako laga ditzatela, Auzoen Arimaren lehen fasean euren proiektuak aurkeztu zituzten sortzaileek aldi batez erabili ditzaten.

100 urteren ondoren, Santa Kruz apaiza erdigunean

Trikuharri Kultur Elkarteak antolatuta, 'Koartelik gabeko gerra. Foruzaletasuna eta karlismoa eztabaidagai Oiartzunen' jardunaldiak egingo dituzte hilaren 21etik 26ra.

Julen Iglesias Falque. Rap abeslaria.

"Rapak askatasuna ematen dit nire barrenak husteko"

Rap abeslaria da Julen Iglesias Falque pasaitarra. Hamarkada bat darama mundu horretan murgilduta, eta hilaren 5ean bere abesti berria atera zuen: 'Sesión de punto norte'.

Oiartzungo kultur ekosistema marraztuko dute larunbatean

Oiartzun Burujaberen Kultur Mahaiak proposatutako hausnarketa prozesuaren bigarren saioa izango da. 10:00etan hasiko da, udal areto nagusian.

Duintasunak kalera deitu du astelehenean

Ohi bezala, 11:00etan elkartuko dira Herriko Plazan batzartu ostean manifestazioa egiteko.

Auzo batzarrak datorren astean abiatuko ditu udalak

Datozen asteetan herriko hamabost auzoetan auzo batzarrak egingo ditu udalak, eta horietan parte hartzera deitu ditu herritarrak

Oarsoaldeko hemezortzi ontzi Euskadiko Batel Txapelketan

Asteburuan jokatuko da Sestaon (Bizkaia) Euskadiko Batel Txapelketa. Bihar (larunbata) sailkapen estropaden txanda izango da 15:00etatik aurrera, eta etzi finalak 09:30ean hasita.

Etxe-konposta egiten dutenei, deiak

Lezoko Udalak etxe-konposta egiten dutenei jarraipen bisitak egingo dizkie. Hitzordua zehazteko deia jasoko dute programan direnek.

Agenda

Asteburuan, Oarsoaldean zer?

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Ikastetxeko argazki zaharrak biltzeko kanpaina abiatu du Elizaldek

Elizalde Herri Eskolak 50. urteurreneko atari digitala estreinatu du.

Carmen Iñarrak, 100 urte

Oiartzunen jaioa, Arraguan bizi izan zen 10 urte bete arte. Adin horrekin, gerra zela eta, ahizpa txikienarekin batera  Bilbora eraman zuten, eta handik Bordelera. 1939an itzuli zen Errenteria-Oreretara.

Egoera geopolitikoak itsas garraioan eta logistikan duen eraginaz hausnartzeko saioa

Pasaiako Portu Agintaritzak eta Giportek Pasaiako Portuko Erabiltzaileen Elkarteak antolatu dute jardunaldia. Gaur zortzi egingo dute, hilaren 16an, 12:00etan hasita.

Asteazkenean, odola emateko aukera Antxon

Barrutiko anbulatorioan egin ahal izango dute elkartasun keinua hala nahi dutenek, 16:30etik 20:30era.

Gehiago