Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Michelin izardun jatetxeen pare kozinatuko dute

Asteartean aurkeztu dute Euskaldarrak elkartearen gastronomia erakusketa. Aurtengoa 39. ekitaldia du eta Oarsoaldeko 24 elkarte arituko dira lehian garaikur preziatua etxera eramateko.

Gonzalez, Karrera, Olaizola eta Mujika, Gastronomia Erakusketaren aurkezpenean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/05/01

Ikusmina sortuko du aurten ere Euskaldarrak elkarteak antolatutako Gastronomia Erakusketak. Lehiaketa prestigiotsua da, horren jakitun dira Oarsoaldeko elkarte gastronomikoak, eta jakinduria eta trebezia guztia jarriko dute kozinatzen dituzten errezetetan sari nagusia euren txokora eramateko. Ikusmina ere erakusketa egiten den zortzi egunetan elkartera bertaratzen direnen artean, askotariko produktuen dastaketa egiten dutelako elkarteek kozinatzen duten artean.

Honakoa 39. aldia izango du, eta astearte arratsean aurkeztu zuten antolatzaileek hilaren 4tik 16ra gutizien paradisu bilakatuko den Euskaldarrak elkartean bertan.

Elkarteko presidente Ibai Karrerak eskerrak eman zizkien aurtengo lehiaketan ariko diren elkarteei; izan ere, horiek gabe ez litzateke Gastronomia Erakusketarik, «zuen plater goxoak probatzeko gogoz gaituzue». Ohorezko aipamena egin zien urte askoan lehiaketa antolatzen aritu eta azken urtean hil diren Juanjo Urkiza Barrenetxea eta Jokin Buñuel Elizegiri. Txaloekin erantzun zuten bildutakoek.

Erakusketaren formatua, urterokoa. Euskaldarrak elkarteko gastronomia saileko Eujenio Olaizolak eman zituen xehetasunak: «24 elkarte daude gonbidatuak parte hartzera, eta hirunaka izango dira hemen, astelehenetik ostegunera eta bi astez, hilaren 4an hasita».

Puntuazio irizpideak
Formatua bere horretan, eta parte hartzeko zein lehiakideen platerak puntuatzeko irizpideak ere azken urte luzeetako berberak, hala azaldu zuen Karlos Gonzalezek. Parte hartzaileek puntual aurkeztu beharko diote kozinatutako platera epaimahaiari, zorrotz beteko dute hori aurten ere bai. Hala, eguneroko parte hartzaileen artean, lehenak 20:30ean aurkeztuko beharko du platera; bigarrenak, 20:40an; eta hirugarrenak, 20:50ean. Erreferentziazko erlojua denbora horiek markatzeko, berriz, Euskaldarrak elkarteko sukaldean zintzilik dagoena izango da. Lapikoari begira ibili beharko dute, eta aldian behin hari, zeharka bada ere. Elkarte bakoitzak hamar minutu izango ditu behin lanak bukatuta platera aurkezteko.

Epaimahaiak nola baloratzen dituen platerak ere azaldu zuen horien koordinatzaile den Gonzalezek: «Epaimahaiak 5 eta 10 puntu artean eman ditzake, baita puntu erdiak ere. Gutxienekoa 5 puntu dira, eta beti ematen ditugu aintzat hartzen dugulako elkarteek dedikatzen duzuen denbora profesionalak izan gabe, zuen denbora ematen duzue gurekin izateko hemen, eta horrek izugarri zoriontsu egiten gaitu. Bost puntu horietatik aurrera, aurkezten dizkiguzuen plateren balorazioaren araberakoak dira». 

Zehaztasun gehiago eman zituen ondoren. «Plateraren aurkezpena da lehen balorazioa: estetikoa den, koloretsua, ongi aurkeztua dagoen. Harmonikoa den, oro har. Bigarrenik, erabilitako teknikak baloratzen dira; eta hirugarrenik, zaporea». Aldi berean, elkarteetako plater tipikoa izan daitekeena, eta kalitatea nahiz prezioa hobekien uztartzen dituena ere aukeratzen dituzte, horiek ere badutelako saria.

Aurkezpena bukatuta, parte hartuko duten elkarte batzuetako ordezkariei galdetu zien Hitza-k ea kozinatuko dutena erabakia zuten. Erantzunik ez zuten eman, ordea. Sekretua lehiatzea tokatzen zaien unera arte mantenduko dute guztiek.

Parte hartzaileak eta egutegia

• Hilak 4, astelehena. Ondarra, Altzate eta Amulleta.

• Hilak 5, asteartea. Arditurri, Landare eta La Armonia.

• Hilak 6, asteazkena. Euskaldarrak, Aldeguna eta Hnos Camino.

• Hilak 7, osteguna. Ixkulin, Gau Txori eta Txepetxa.

• Hilak 11, astelehena. Bizardia, Bukagaitz eta Lore Txorta.

• Hilak 12, asteartea. Beraun Bera, Ostarte eta Yola.

• Hilak 13, asteazkena. Itsas Mendi, Bi Errota eta Lagunak.

• Hilak 14, osteguna. Niessen, San Huberto eta Alkartasuna.

• Hilak 16, larunbata. Afaria eta sari banaketa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.