
Maiatzaren Leheneko manifestazioa egin du gaur Oarso Bidasoko LABek Errenteria-Oreretan, Ehunka izan dira sindikatuaren martxarekin bat egin dutenak.

Gaur Maiatzaren Lehena da, eta urtero bezala, Ereintza Dantza Taldeak antolatzen duen Dantzari Txiki Eguna egiten ari dira.

Igandean sona hartzen ari den mendi probaren VI. ekitaldia jokatuko da. Lasterketa 10:00etan irtengo da Listorretako aparkalekutik.

Gaurko (hilak 1, ostirala) 16:30ean zabalduko ditu ateak Merkatuzarrek Azo!ka Artisautza Topagunearen etxe izateko.

Asteartean aurkeztu dute Euskaldarrak elkartearen gastronomia erakusketa. Aurtengoa 39. ekitaldia du eta Oarsoaldeko 24 elkarte arituko dira lehian garaikur preziatua etxera eramateko.

Jaialdi handietatik urrun, herritarrez osatutako jaialdia izango da gaur Kontzejupean: Oiartzuarock. Egun osoan ariko dira herriko taldeak Doneztebe plazaren ingurua girotzen.

Elizalde Herri Eskola eta Elizalde Institutuarentzat urte berezia da aurtengoa, 50. urteurrena ospatzen ari baitira. Elizalderen hastapenei erreparatu diote komunitatea osatzen duten zenbait kidek.

Hilaren 3an eta 9an Letras Galegas jaialdia egingo da Trintxerpen, hainbat jarduerarekin.