Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Artisautza gose dira

Gaurko (hilak 1, ostirala) 16:30ean zabalduko ditu ateak Merkatuzarrek Azo!ka Artisautza Topagunearen etxe izateko.

Euren postuak prestatzen izan dira artisauak goizean.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2026/05/01

Gaur (hilak 1, ostirala) zabalduko ditu ateak Errenteria-Orereta eta artisautza berriz ere elkarlotuko dituen topagunea, Azo!ka Artisautza Topagunea. Atzoko (apirilak 30, osteguna) Agustinak Zentroko profesionalen bilkuraren ondoren, gaurtik eta igandera arte dozenaka artisauren sormena ikusi, ukitu, eta erosteko izango da Merkatuzar aretoaren luze-zabalean. Artisautza gose da herria. Ereintza elkarteak 39 urtez antolatu zuen Euskal Herriko Eskulangintza Azokaren oinordeko-edo izenda daiteke Azo!ka. Gaurko 16:30etik bisitatu ahalko da.

HITZA goizean izan da Merkatuzarren. Artisauak eurentzako propio prestatutako egurrezko postuetan egindakoak lasai eta txukun jartzen ari ziren. Zer egiten duten ondo-ondo azaldu nahi dute, bistarako erakargarri diren edukiez gain, hitzez ere zertan ari diren azaltzeko prest daudelako. Honako ordutegiarekin izango da zabalik Azo!ka gaurtik igandera:

  • Gaur (hilak 1, ostirala): 16:30etik 20:30era.
  • Bihar (hilak 2, larunbata): 11:00etatik 14:00etara, eta 16:30tik 20:30era.
  • Etzi (hilak 3, igandea): 11:00etatik 14:00etara.

Postuez gainera, hainbat ekintza osagarri prestatu dituzte antolaketaren atzean diren Errenteriako Udalak, Agustinak Zentroak, Amaia Arregi Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako sailak, eta Ereintza elkarteak. Horien artean tailerrak, zuzeneko erakustaldiak, edo zuzeneko podcast bidezko emanaldiak ere badira. Jarraian ikus daitekeen zerrendan horiek guztiak noiz egingo diren ikus daiteke.

Azo!ka Artisautza Topagunea. Ekintza osagarriak.

Gaur (hilak 1, ostirala)
  • 16:30. Inaugurazioa.
  • 17:00-19:00. Tailerra. ‘Zumezko elkarlaneko eskultura’. (Idoia Cuestarekin).
  • 19:00-20:30. Erakustaldia. ‘Materia bizia: artilearen artisau-prozesua’. (Paz Mesarekin).
Bihar (hilak 2, larunbata)
  • 11:00-14:00. Topaketa irekia. ‘Lagunartean ehuntzen’.
  • 11:30-13:30. Tailerra. ‘Zumezko elkarlaneko eskultura’. (Idoia Cuestarekin).
  • 12:00-14:00. Erakustaldia. ‘Materialak ere erabakitzen du’. (Aitor Martinezekin).
  • 16:30-18:30. Tailerra (30 minutuko 4 saio): Petlotas ardi-ko.
  • 16:30-18:30. Erakustaldia. ‘Raku teknika japoniarra’. (Xenpelar tailerren eskutik).
  • 18:30-20:30. Tailerra. ‘Harizko korapiloak’. (Xenpelar tailerren eskutik).
Etzi (hilak 3, igandea)
  • 11:00-12:30. Tailerra. ‘Sortu zure amuletoa’. (Herri Arte Eskolaren eskutik).
  • 12:00-13:00. Zuzeneko podcast-a. ‘Haria ez dadila eten’.
  • 11:00-13:30. Tailerra. ‘Harian (II)’. Lur Live Natura Elkartearen eskutik.

Erlazionatutako edukiaArtisautza lehen lerroan jarriko du ‘Azo!ka’ iniziatibak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.