Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Langileen borrokek gizartea eraldatzeko duten ahalmena goretsi du LABek

Maiatzaren Leheneko manifestazioa egin du gaur Oarso Bidasoko LABek Errenteria-Oreretan, Ehunka izan dira sindikatuaren martxarekin bat egin dutenak.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2026/05/01

Maiatzaren Leheneko (M1) manifestazioa egin du gaur eguerdian Oarso Bidasoko LABek Errenteria-Oreretan. Ehunka eta ehunka izan dira aurten sindikatuak berreskuratu duen Oarsoaldeko eta Bidasoko aldarrikapen biran izan direnak, gazteen presentzia oso nabarmenarekin —Ernaik zutabe propioa erantsi dio martxari—. Eguzkitsu joan da Herriko Plazan hasi eta Agirre Lehendakariaren plazan bukatu den mobilizazioa; hainbat tartetan, gainera, Iztietako danborradarekin —festak dituzte auzo horretan— nahiz Dantzari Txiki Eguneko partaideekin bat egin dute. “Martxoaren Lehena borroka eguna da”, “Pentsio duinak denentzat”, “Hemen lan egin, hemen erabaki”, “Gora langileon borroka”, edo “euskal presoak, etxera” izan dira ozenen entzun diren leloak. Errenteria-Oreretako Papresa lantegiko lan gatazkak presentzia berezia izan du M1eko LABen topagunean. Langileen borrokek gizartea eraldatzeko duten ahalmenaz harro azaldu da sindikatua, horren hainbat adibide emanaz.

Martxaren ondorengo ekitaldian sindikatuaren jarduna eta eragin eremua ezaugarritzen dituzten hainbat alor plazaratu ditu hizlariak. Aipatu du LAB eragiten ari dela, “gaur berriro Euskal Herri osoan kalean gara, eskualdez eskualde”. Horren harira, LABek goretsi du gaur bertan Ipar Euskal Herrian ere M1eko mobilizazioak egin dituztela, LAB partaide izanik ere beste sindikatu batzuekin landutakoak; Maulen eta Baionan izan dira horiek. Jarrain sindikatuaren eragite eremu aktiboen jendaurreko errepasoa egin du hizlariak, eta nabarmendu ditu gutxieneko soldataren gaineko martxoaren 17ko greba orokorra, euskararen alde eta oldarraldiaren kontrako jarduna, “gerra inperialisten” gaineko kontrakotasun irmoa, bizitza duinen defentsaren aldeko lana, eta bereziki pentsiodunen borrokak. “Baina ezin aipatu gabe utzi Maiatzaren Lehen honetan Iratxe Sorzabal, Fermin Vila, Joanes Larretxea, Joxe Lorentxo Aiestaran eta gainontzeko euskal preso, iheslari eta deportatu guztiak. Etxean nahi zaituztegu”.

Munduko herri langileei begira jarri da sindikatua. Herrialdeen arteko elkartasuna aipatu du, eta Kubako, Saharako, nahiz Palestinako herriak jasaten ari diren zapalkuntza deitoratu du. Palestinan arreta berezia jarri du hizlariak: “Orain Palestinarako bidean den flotillan da LAB. Lur, aire eta itsasoz, alde guztietatik, genozidioa eta krudelkeria eragotzi behar ditugulako”. Herrien burujabetzaren aldeko mezua zabaldu du sindikatuak Agirre Lehendakariaren plazan, bai eta NATO edo Europako Batasunak “sustatzen duten inperialismo txikitzailearen” kontrakotasuna adierazi ere: “Gora herriak, eta gora munduko langileria! Langileok ez dugu gerraren faktura ordainduko. Ez dugu gerraren aitzakiapean enplegu galerarik onartuko, ez eta lan baldintzen okertzea, ez bizitza garestitzea, ez zerbitzu publikoak ahultzea ere. Gerrari ez!”.

Langileen aldeko politikak eskatu ditu sindikatuak. Enplegua, zaintza lana, eta aberastasunaren banaketa bermatuko dituzten politikak. Zerbitzu publikoak indartzeko bideari irmo eutsi behar zaiola esan du, “hezkuntza, osasun eta zaintza eskubidea bermatzeko”. Euskararen kontrako oldarraldiari erantzunak, hizkuntza jasaten ari den erasoen adinakoa edo handiagoa izan behar duela esan du sindikatu abertzaleko eledunak, eta bide horretan, maiatzaren 9ko Bilboko nazio manifestazioa —ELA eta Steilas sindikatuekin batera antolatua— mugarritzat eman du.

Etxebizitza ere izan dute hizpide LABek M1eko mobilizazioan. Espekulazioarekin bukatu behar dela esan du. “Horregatik, lehen aldiz, maizterren greba antolatu dugu. Aitzindari gara berriz ere”.

Enpleguaren defentsaren alorrean, Papresako langileen borrokaldia goretsi dute ekitaldian; martxan izan dira, pankarta propioarekin, bertako langileak. “Oarso Bidasoko bestelako borrokak ahaztu gabe, orain begirada Papresako langileengan dugu. Kaleratze mehatxuen aurrean lanpostuen eta lan baldintzen defentsan egiten ari diren borrokan babesa eman nahi diegu”.

Azkenik, Martxoaren 17ko greba orokorra, egunetik harago, eragina izaten ari dela esan du LABek, eta patronalarekin hitz egiterakoan nabaria izaten ari dela orduko hartan langileek egindako “indar erakustaldia”. Gazteak aktibo daudelako horiek zoriondu, eta pentsiodunen borrokaldia goretsi dute gaurkoan berriz ere. “Sindikalismo borrokalari, independentista, feminista eta antiarrazista garatzen jarraituko dugu. Langileen errealitatera hoberen egokitzen ari garen sindikatua gara. Aldarrikapen eta borroka eguna da gaurkoa, baina izan dezala gozamenetik ere. Bihartik aurrera berriz ere borrokan topo egingo dugu”.

Hizlariaren interbentzioaren ondoren Ilargi abeslari lezoarrak hiru kanta plazaratu ditu, aurrez aurre izan dituen ehunka eta ehunka kideen konplizitate ahosduna izan dutenak. Zutik emakumeak, Internazionala, eta Eusko gudariak izan dira ekitaldia itxi duten ereserkiak.

Jarraian, LABen mobilizazioaren hainbat irudi eta bideoa.

Errenteria-Orereta. Maiatzalen Lehenko LABen manifestazioa (2026-05-01)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.