Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ikastetxe baino, etxe denean

Elizalde Herri Eskola eta Elizalde Ikastetxearentzat urte berezia da aurtengoa, 50. urteurrena ospatzen ari baitira. Elizalderen hastapenei erreparatu diote komunitatea osatzen duten zenbait kidek.

Elizaldeko 1984-1985 ikasturteko ikasleak, atzean 'Euskarari bai' dioen pankartarekin.Elizalde
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/05/01

Festa eta jai giroan murgiltzeko aitzakia perfektua izaten dira urteurrenak. Hutsetik hasi zen zerbaitek bere bidea egin, eta inoiz amestutakoak fruituak eman dituenaren seinale izaten dira urtemugak bezalako data seinalatuak. Horixe bera ari da bizitzen Oiartzungo Elizalde. Txikitik, elkarlanean, profesionaltasunez eta herriaren babesleku izateko grinari helduta bete ditu aurten 50 urte. Belaunaldi guztien babesleku izan da Elizalde, Herri Eskola eta Institutua baititu, eta, ezin esan, beraz, herriaren zati handi baten bigarren etxea izan ez denik. 

Ezin, gainera, zalantzan jarri hori, 50 urteak ospatzeko ikastetxean bertan sortutako abestiak ere horixe nabarmentzen baitu: eraiki dugun habia denona da, denontzako, mundu txikiz egindako gure eskola handia. Hormetan larruazala eta maitasuna eltzean. Etxea ez den etxean gaude etxean bezala. Berrogeita hamar urtean mila kolore arnastu eta ortzadarrak marraztu ditugu teilatupean.

1992-1993 ikasturteko Santa Ageda eguneko irudi bat. Elizalde

Denek dakite non dagoen Elizalde, baina beti ez da hala izan, hasiera batean gaur egun Madalensoro frontoia dagoen lekuan baitzegoen. Orduko hartan bi eraikin zeuden, bata neskena eta bestea mutilena. Neskatilen eraikinak Escuela Unitaria De Niñas Elizalde zuen izena, eta mutikoenak, berriz, Escuela Unitaria De Niños Elizalde. Mirari Aduriz Kazabon Elizaldeko irakasle eta zuzendari izateaz gain, ikasle ere izandakoa da, eta hark kontatu du bera zazpigarren mailan zegoenean elkartu zirela neska zein mutilak, 1973. urtean, hamabi urte zituela. 

1997-1998 ikasturtean ikasle eta irakasleak Ihoteetan. Elizalde

Elizalderen hasierako urteetan, baina, Oiartzunen Escuela unitaria esaten zitzaienak zeuden, eta, beraz, auzo bakoitzean irakasle bat edo bi zeuden. Salome Arbide Urkiak ere ibilbide luze bezain estua du Elizalderekin, eta azaldu du auzoetako eskola horietan haur hezkuntzatik hasi eta hirugarren mailara arteko ikasleak nahastuta egoten zirela, eta aparte soilik bosgarren maila egiten zutela. Aldiz, seigarren maila egitera joaten ziren ikasle horiek Elizaldera. “Hemen jantokia zegoen, eta Jaurlaritzatik bertatik izan zen joera auzoetan garraioa jartzea eta ikasleak hona —Elizaldera— bideratzea. Horrela joan ziren desagertzen eskola unitarioak”, dio. 

Oinarrizko Hezkuntza Orokorra zen Elizaldek eskaintzen zuena arik eta 1990an Espainiako LOGSE legearekin –Hezkuntza Sistema Antolamendu Orokorrerako Legea– sistema aldatu zuten arte; une horretan sortu zen DBH, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. LOGSE legearen ezarpenaren aurretik hamalau urte arte egoten ziren ikasleak Elizalden, baina irakasle talde bat borrokan hasi, eta ikasleak bertan geratzeko ahaleginak egiten hasi ziren. “Haurrak beste herri batzuetara joateko gazteak zirela eta, herrian geratzeko baimena eskatu genuen, eta eman ziguten. Lauzpabost irakasle hasi ginen horretan, eta lehen urratsak zailak izan ziren”, kontatu du Jesus Gonzalez Esteban irakasle eta zuzendari ohiak. 1995-1996 ikasturtean ezarri zen DBH Elizalden.

Aldaketa asko
Aldaketa ugari bizi izan ditu Elizaldek bere bizitzan zehar, eta horietako beste bat da bi urteko gelaren sorrera. Lurdes Lasa Ibargoien izan da Elizalderen historiaren inguruan mintzo den laugarrena, irakasle eta zuzendari ohia bera ere. Urte asko egin ditu Elizalden, eta azaldu du bi urteko gelaren afera “gizartetik eta familietatik sortutako mugimendu bat” izan zela. “Gipuzkoa izan zen aitzindaria bi urteko doako gelak sortzen”, jarraitu du, eta Adurizek erantsi du eurek eskatzen zutela “haurrek elkarrekin egoteko tarte bat doanik zena eta euskara jorratuko zuena”. 

Horiek kontuan izanik, beraz, nabarmendu beharrekoa da Elizalde ospatzen ari den 50. urteurrena eraikuntza berriaren ondorio dena, Elizalde eskola askoz lehenagotik existitzen baita, nazionalak ziren garaitik, alegia. Gaur-gaurkoz, Haur eta Lehen Hezkuntzan hemeretzi gela eta 295 ikasle daude, eta DBHn, berriz, 11 gela eta 175. Hartara, orotara 30 gela eta 470 ikasle ari dira burutzen ikasketak Elizalden. 

Euskalduna, publikoa, plurala, integratzailea, akonfesionala eta parte hartzailea. Horiek dira Elizalde egokien definitzen duten terminoak. Euskara dago lehen lerroan, baina haren alde borrokan egin beharra ere izan zen ikastetxean duela urte batzuk. 

Gonzalez, Aduriz, Arbide eta Lasa Haur Hezkuntzako liburutegian. Argazkia: Imanol Saiz Gomez de Segura

Euskararen alde, borroka
Arbide magisteritzako hirugarren maila egiten ari zela, unibertsitateak aukera eman zien euskarazko lehen promozioko ikasleei arratsaldeetan euskarazko klaseak emateko eskola publikoetan. “Goiko mailetan ematen genituen eskola horiek, astean hiru orduz”, kontatu du herri eskolako aulki txiki batean eserita dagoela.

Bide horri jarraiki, azaldu du 1980an Elizaldek “apustu handi bat” egin zuela, eta lehenengo mailako ikasle euskaldunei euskarazko irakurketa eta idazketa klaseak ematen hasi zirela. Arbide bera zen lehenengo maila horretako tutore orduko hartan, eta oroitarazi du hautu horrek “mugimendu handia” suposatu zuela eskolan; “Ni irakasle modura eskolara etorri nintzenean irakasle gehienak erdaldunak ziren, eta baita asko kanpotik etorritakoak ere”, nabarmendu du. Hautu horrek, baina, irakasleria bitan banatu zuen; izan ere, irakasle batzuk euskara irakasteko gogoa erakutsi eta Arbideri laguntza eskatu zioten, baina beste batzuk, haatik, “interes hori ez zutenez”, euskara derrigorrezkoa ez zen zentroetara edo euren herrialdeetara itzuli ziren. 

Adurizek hartu dio lekukoa Arbideri: “Frankismoan gaztelania ez jakiteak zigorra ekartzen zuen, eta zer nolakoa gainera. Testuinguru hori ere kontuan izan behar da. Guk baditugu gure adineko batzuk euskara ez dakitenak gurasoek erabaki zutelako hobe zela castellanoz ikastea gu bezala ez sufritzeko”. 

Gonzalezek ere gaiari heldu, eta nabarmendu nahi izan du “euskalduntze prozesua izan dela urte askoan zehar egindako zerbait”. Era berean, oroitarazi du ikasleekin hiru eguneko irteerak egiten zituztela, eta horren oinarria euskara sustatzea zela. Barnetegi modura definitu ditu iraganeko irteera horiek, eta  Elizaldeko irakasleek “itzalpean” egindako lanari aitortza egin nahi izan dio. Lasak ere buruarekin baieztatu du Gonzalezek esandakoa, baina badu zer esana: “Euskararekin batera euskal kultura eta herritartasuna nabarmenduko nituzke. Herriarekin lotuta egon da beti Elizalde; herrian sortu diren ekintza kulturaletan hor egon da beti eskola”.

Ekitatea, Elizalderen oinarri
Euskara izan da Elizalderen oinarri, baina bada beste termino bat lau irakasle ohiek mahai gaineratu nahi izan dutena: ekitatea, ikasle guztien arteko berdintasuna. Ikastetxean antolatutako ekintza guztietan ikasle orok parte hartzeko borroka egindakoak dira, baina noski, fede onez betiere. “Bagenituen lege moduko batzuk batzuentzat oso zorrotzak zirenak, baina momentu horretan guretzat oso garrantzitsua zen haur guztiak egoera berean egotea”, hasi da Arbide. 

Ildo beretik jarraitu du Adurizek: “Eskolaren ezaugarriak izan dira beti adeitasuna eta inklusioa. Esku zabalik egon gara beti guztientzat. Ereserki bat egin genuen, eta ondo asko azaltzen du letrak Elizalde zer den: denontzat girizia duen arbola”.

Gaur egungo Elizaldeko ikasleak, atarian. Argazkia: David Muñoz Ugartemendia

Arbidek hartu du hitza berriro: “Izan ere, helburua beti izan da haurrak jasotzea, behar dutenean laguntzea eta behar duten bidea egiten laguntzea, betiere gurasoak alde batera utzi gabe”.

Irakasleei aitortza
Aduriz, Arbide, Gonzalez eta Lasa, laurak irakasle eta zuzendari ohiak. Ikasle izandakorik ere bada haien artean, baina eskolak ez ditu ofiziorako soilik batu, bizitza guztirako baizik. Nabaria da laguntasunak elkartu dituela, eta laguntasuna, hezteko grina, eta herriaren alde lan egiteko sena elkartzen direnean sortzen dira Elizalde bezalako proiektuak, pixkanaka handitzen joan direnak, eta herrian ezin errotuago daudenak. 

2004-2005 ikasturteko San Tomas eguneko artxiboko irudi bat.

Urte luzeko ibilbidea egin du honezkero Elizaldek, baina bide horrek emaitzak eman izana irakasleek itzalean egindako lanaren ondorio ere bada, eta hori ondo asko dakite Haur Hezkuntzako liburutegiko mahaiaren bueltan eserita dauden laurak. 

“Irakasleen artean egon den lankidetza ezinbestekoa da horrelako proiektu bat aurrera ateratzeko. Egia da gure eskola ez dela inoiz izan urmael bat ezta goitik datorren proiektu bat. Gure eskola dinamikoa izan da. Ikastetxeetan ikasleak aldatzen dira, eta hor mugimendu asko dago, baina dinamikotasun horretan lankidetza handia dago”, dio harrotasunez Arbidek. 

Ikastetxe batek gizartea irudikatzen du, egunerokoaren ispilu dira ikasgelak, eta eskolako patioak jasotzen du gizartean gertatzen ari den aldaketa. Biztanlerian aldaketak baldin badaude, ikastetxeak nabaritzen du; egiteko moduak aldatzen badira, ikastetxeek sufritzen dute hori. Hargatik, Lasak zehaztu du “gizartetik eta hezkuntzatik sortu diren korronte guztiei erantzun” diela Elizaldek; “beti egon da irekia, eta dinamikotasun baten barruan jarraitzen du Elizaldek gauzei erantzuten”.

Elizalderen 50. urteurrena ospatzen ari dira ikasturte honetan, baina ez soilik urtebetetzea, ikasturte hau duela hamarnaka urte Aduriz, Arbide, Gonzalez eta Lasak bezalakoek egindakoari aitortza moduko bat egiteko ere badelako. “Elizalde gure eskola zen, gure seme-alabena izan da, eta orain gure bilobena da, baina gurea izatean jarraitzen du”, amaitu du Gonzalezek. 

50. urteurrena. Egitaraua.

Memoria historikoa eta identitatea

• Merchandisinga (Urte osoan zehar).

• ‘Elizalde 50′ liburuxka, ikastetxearen historiari buruzko erakusketa, 50 urteko ibilbidearen dokumentala eta ikasle ohien hitzaldiak.

• Aste tematikoa

• ‘Etorkizunari begira’ erakusketa (maiatza).

• Denboraren kapsula.

Komunitatea eta ospakizuna

• Kultur aniztasun eguna bazkari autogestionatua.

• Ate irekien egunak.

• Jaialdia eta herri bazkaria (ekainaren 20an).

Kirola eta jolasa

• Eskubaloia plazara (maiatzaren 31 goizean).

Kultura eta sormena

• Mural komunitarioa eta antzerki emanaldi zein ikuskizun eszenikoa.

• Argazki eta marrazki lehiaketa (ekainaren 14an).

• ‘Elizalde 50’ kanta (Elizalde egunean).

• ‘Elizalde 50’ bideoklipa (herri bazkarian).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.