Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Oholtza bilakatuko da Kontzejupea gaur

Jaialdi handietatik urrun, herritarrez osatutako jaialdia izango da gaur Kontzejupean: Oiartzuarock. Egun osoan ariko dira herriko taldeak Doneztebe plazaren ingurua girotzen.

Emakumez osaturiko Alargun Beltzak taldea, iazko Oiartzuarock jaialdian. L. Perlines
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/05/01

Dozenaka eragile eta egitasmo daude Oiartzunen, gero eta gehiago sortzen dira gainera, baina horietako askok urte askoko ibilbidea dute. Horietako bat da Oiartzuarock jaialdia, eta maiatza handira hasteko asmoz antolatu dute gaurko (ostirala) hitzordu hori herrian. Kontzejupea izango du oholtza berriz ere musika topaketak, eta bertan ariko dira egunean zehar herriko eta herritarrez osatutako zortzi talde. 

Alain Mendizabal da jaialdia antolatzen duenetako bat, eta nabarmendu du “normalean” jaialdia larunbatetan egiten dutela. Azaldu du, ordea, Langileen Eguna data oso egokia ez bada ere, talde gehienek ezagutzen dutela egitasmoa, eta “ilusioa” egiten diola jendeari Oiartzuarocken parte hartzea. “Taldeei proposamenak luzatzen dizkiegu, eta normalean baiezkoak jasotzen ditugu”, jarraitu du. 

Aurtengo berritasunetako bat da, gainera, eguerdi partean bi emanaldi izango direla, Amaita Swing-en, eta June eta Nikole Galardiren saioak, hurrenez hurren. “Talde askok eman ziguten baiezkoa, eta asko genituenez, eguerdian bi talde jartzea erabaki genuen”. Eguneko lehen kontzertua 12:30ean izango da, eta azkena, aldiz, 21:30ean. Emanaldi guztiak Kontzejupean izango dira, baita bazkaria ere. 

Otordua Ugaldetxoko Eskolako hiruzpalau kidek egingo dute, eta horiek prestatutakoa jan ondotik Itxaronen, hau da, Izaro Retegiren txanda izango da. “Emakumeen presentzia duen hirugarren taldea” da, hain justu, bazkalostekoa. 

Langileen Egunari keinu
Langileen Eguna da gaurkoa, eta Mendizabalek badaki zenbait ekitaldi eta manifestazio egongo direla Euskal Herrian zehar, baina “egunarekin ahalik eta baliokideen izaten” saiatuko direla nabarmendu du. “Ez dugu ahaztu Maiatzaren 1ekoa zein egun den”, jarraitu du, eta horregatik, modu batera edo bestera keinu egin nahi izan diete Oiartzuarocketik langile guztiei. Hori horrela, aurtengo kartelean langile baten irudia erabili dute. 

2021etik, Oiartzungo argazki zaharren bildumako irudiak erabiltzen ditu Karen Muñozek kartelak egiteko, eta gaurko eguna baliatuz, Oiartzungo langile baten irudi zahar bat erabili du oiartzuarrak aurtengo iruditeria osatzeko. “Tradizio bilakatu dugu kartelak osatzeko garaian herriko argazki zaharrak erabiltzea”, gehitu du. 

Makro kontzertuetatik urrun, herrian
Zortzi talde edota bakarlari ariko dira Kontzejupean. Mendizabalek nabarmendu nahi izan du “gozamena” dela herriko taldeekin lankidetzan aritzea. Gainera, kontatu du “urteetan egindako lanaren aitortza” jasotzen dutela Oiartzuarockeko edizio bakoitzean.  Hala, antolatzailearen iritziz, eta “jendeak baiezkoa laster ematen duela ikusita”, herriko egutegian markatutako ekitaldi bat da gaurkoa; “herrian harrera polita izaten du”, dio.

Era berean, aipatu du Oiartzuarock bezalako jaialdiak “eredugarriak” direla “oiartzuarrek bakarrik osatzen duten kartel bat delako”. Soilik herritarrez osatutako taldeek ondutako egitaraua izateak, noski, badu bere xarma, eta horren jakitun da Mendizabal bera ere. “Makro kontzertuak egiteko joera hau dagoen honetan, Oiartzuarock bezalako jaialdiek agian ez lukete lerrobururik edo sekulako izenik izango karteletan, baina herrian eta herritarrentzat sortutako egitarau honek presentzia handia du Oiartzunen, eta urtero bermatzen saiatzen gara”. 

Herritarrak ez ditu ahaztu nahi izan Mendizabalek, pisuzko elementua baitira jaialdiak aurrera jarrai dezan nahiz eta askok ikus-entzule funtzioa bete. “Ez da ahaztu behar herri guztiaren elkarlanari esker egiten duela aurrera Oiartzuarockek”.

Egitaraua

• 12:30. Amaita Swing.

• 13:30. June eta Nikole Galardi.

• 14:30. Bazkaria Kontzejupean.

• 16:30. Itxaron.

• 17:30. Aximila.

• 18:30. Bat-Art.

• 19:30. The Purples.

• 20:30. Mala ruina.

• 21:30. Zurrounk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.