'Koartelik gabeko gerra 1926-2026' jardunaldien irudi eta audioak, denen eskura
Zintzilik Irratiaren laguntzarekin, jardunaldietako audioak entzungai jarri ditu Trikuharri Kultur Elkarteak. Zenbait irudi ere bildu dituzte.
Oiartzungo Trikuharri Elkarteak Koartelik gabeko gerra. Foruzaletasuna eta karlismoa eztabaidagai Oiartzunen jardunaldiak antolatu zituen, eta duela egun batzuk eman zieten horiei amaiera.
Jardunaldiak arrakastatsuak izan ziren, eta orain, Zintzilik Irratiaren laguntzarekin, egun horretako audioak zintzilikatu dituzte, saioetan egon ezin izan zutenek horiek entzuteko aukera izan dezaten.
Era berean, egun horietako zenbait irudi ere argitaratu dituzte.
