Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek zenbait partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak, kronikak eta zenbait irudi.
Oiartzungo Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek zenbait partida jokatu dituzte azken egunetan. Kontsultatu albiste honetan zenbait kronika, emaitza guztiak eta klubak HITZAri helarazi dizkion irudiak.
Gizonezkoen ohorezko erregionala: OKE 2 – 2 Hernani
Klubetik jakinarazi dutenez, partida “gogotsu” hasi zuten oiartzuarrek. Lehen zati osoan baloia izatea lortu zuten, eta, ondorioz, gol aukera ugari sortzeko gai izan ziren; baina, bigarren zatiak bide berdinetik jarraitu zuen. Azken txanpan aurkariek aurretik jartzea lortu bazuten ere, oiartzuarrek berdinketa lortu zuten.
Alabaina, hurrengo jokaldian berriz errepikatu zen jokaldia.
Areto futbola, estatuko hirugarren maila: Usansolo 4 – 6 OKE
Estatuko hirugarren mailan Oiartzun taldea ondo nagusitu zen Usansoloren aurkako partiduan. Lehenengo zatia hasi eta berehala etxeko taldeak bere atean sartu zuen gola, eta segidan Luken Vicente, Kai Jimeno eta Nikolax Kazabonen golekin 0-4 jarri zuten markagailua.
Bigarren zatian, baina, etxeko taldea aurrera pausua eman, eta aldea murriztea lortu zuten. Usansolok, baina, beste bi gol sartu zituen, eta markagailua 3-5 jarri zen. Aleix Herranzek, baina, seigarren gola sartu zuen, “lasaitasunaren gola”.
Partidako azken minutuan etxeko taldeak laugarren gola sartu zuen, baina denbora amaitua, 4-6 amaitu zen partida.
Garaipen horrekin Oiartzungo taldeak beste urte batez Estatuko hirugarren mailan jarraitzeko postua lortu du liga amaitzeko hiru partidaren faltan.
Gipuzkoako lehenengo maila: Ttakun 2 – 3 Miren OKE
Gipuzkoako lehengo mailan Miren Taberna OKE taldea 2-3 nagusitu zen Azkoitin Ttakun taldearen aurka jokatutako partidan. Lehen zatia berdindua joan zen, baina auka askorik ez zela izan kontatu duten. Hain justu, bigarren zatian izan ziren partidako gol guztiak.
Talde azkoitiarra aurreratu zen markagailuan, baina oiartzuarrek berdinketa ezarri zuten Xabier Azpirozen golari esker.
Partida amaitzeko hamar minuturen faltan Kai Jimenok 1-2 ezarri zuen, baina etxeko taldeak berdinketa lortu zuen partida amaitzeko bost minutu. falta zirela.
Alabaina, partidako azken jokaldian Iker Salvadorrek 2-3koa ezarri zuen, markagailuan, eta ondorioz hiru puntuak Oiartzuna joan ziren.
Hona hemen partida guztien emaitzak:
- Areto futbola B
- Ttakun 2 – 3 Miren OKE
- Ohorezko erregionala mutilak
- OKE 2 – 2 Hernani
- Ohorezko erregionala neskak
- Tolosa 0 – 2 OKE
- Lehenengo erregionala
- OKE 1 – 3 Urola
- Jubenila C
- Mundarro 2 – 3 OKE
- Infantila partaidetza
- Martutene 3 – 3 OKE
- Ohorezko kadete mutilak
- OKE 2 – 3 Erreala
- Kadeteak C
- Lengokoak 14 – 0 OKE
- Kadeteak B neskak
- Ostadar 0 – 2 OKE
- Infantila handia
- Ordizia 3 – 3 OKE
- Gorengo jubenila
- OKE 1 – 3 Urnieta
- Baska jubenila
- Romo 3 – 1 OKE
- Lurralde
- OKE 1 – 5 Intxurre
- Jubenila D
- OKE 3 – 2 Urnieta
- Ohorezko kadete neskak
- OKE 0 – 3 Intxaurdi
- Kadeteak B mutilak
- OKE 2 – 1 Tolosa
- Infantila txikia
- Touring 4 – 3 OKE
- Infantila F11 neskak
- Amaikak bat 0 – 0 OKE
- Infantila F8 neskak
- Amaikak bat 5 – 0 OKE
- Areto futbola hirugarren maila
- Usansolo 4 – 6 OKE
Hona hemen Oiartzun Kirol Elkarteak HITZAri helarazi dizkion zenbait irudi:

