Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Antxoko sanferminak, kartel bila

Aurtengo jaiak uztailaren 3tik 8ra izango dira, eta horiek iragarriko dituen irudia aukeratzeko lehiaketa abiatu dute.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/05/05

Uda gerturatzen ari da, eta horrekin batera herrietako jaiak. Antxoko sanferminak uztailaren 3tik 8ra bitartean izango dira, eta kartel bila ari dira. Jaien irudia aukeratzeko lehiaketa abiatu du Pasaiako Udalak, eta txapelketa hori irabazten duen lanak iragarriko ditu 2026ko San Fermin jaiak. Horrez gain, festetako egitarauaren azala ere izango da.

Lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa da Pasaiakoa izatea edo udalerrian bizitzea. Lanak DIN A3 neurrian aurkeztu behar dira. Edozein modalitate artistiko balia daiteke, baina beharrezkoa da kartelean San Fermin Jaiak-Pasai Antxo 2026. Uztailaren 3tik 8ra esaldia agertzea. Kartelean ez da egilearen sinadurarik edo bestelako zehaztasunik jarriko. Kartelarekin batera, gainera, kartazal itxi bat aurkeztu beharko da, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia zehaztuz.

Lanak hilaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira, Pasaiako Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailean (Euskadi Etorbidea 61, Trintxerpe. Udal Euskaltegiaren ondoan) edo Antxoko HAZ bulegoan (Hamarretxeta 24).

Antxoko Jai Batzordeak aukeratuko du kartel irabazlea, eta hutsik uzteko gaitasuna izango du. Kartel irabazleak, gainera, Laurak Bat elkartearen bonuak irabaziko ditu, 200 euroko balioa izango dutenak.

Saritutako lana Jai Batzordearen esku geratuko da. Sarituak ez direnen egileak, aldiz, Kultura eta Hezkuntza Sailean jaso ahal izango dituzte beren obrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.