2026/5/5

Giriziaren pala txapelketako hamalau partida jokatu dituzte

Ohi moduan, Giriziak lehiaketako emaitzak bidali dizkio HITZAri. Asteburu honetan ere zenbait partida izango direla aurreratu dute.

Errenteriako Atletismo Taldea, Euskadiko Kluben arteko txapelketan

Gizon Absolutuen kategoriarekin aritu da Errenteriako Atletismo Taldea. Lehen aldia da klubak Euskadiko Klub arteko absolutu kategoriako txapelketara heltzea lortzen duela.

'Auzoaren Arima' proiektura aurkezteko azken eguna, hilaren azkena

Hiru herriak biltzen dituen proiektuak aurkeztu behar dira, eta ez, beraz, herri bakoitzeko bat. Lanak egiteko 10.000 euroko aurrekontua izango da.

Orereta Rugby taldea

Errugbiak hartuko ditu plazak maiatzeko asteazkenetan

Denboraldiari ginga jartzeko jarduera bereziak antolatu ditu Orereta Rugby Taldeak.

Gomazko Paletan garaipenik ez Errenteriarentzat

Errenteriako taldearen ordezkari aritu ziren Arregi kantxa osoan, Arizmendi eta Aizkorreta bikoteka,  eta 7aren barruko banakakoan Murua.

Antxoko sanferminak, kartel bila

Aurtengo jaiak uztailaren 3tik 8ra izango dira, eta horiek iragarriko dituen irudia aukeratzeko lehiaketa abiatu dute.

Ikas bidaia ordaintzen laguntzeko, bertso saioa

Haurtzaroko ikasleek antolatuta, hilaren 9an Aner Peritz, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Kattalin Arabolaza eta Nerea Ibarzabal ariko dira kantuan.

Emergentziei aurre egiteko ikastaroa, bihar

Bizi-lagun boluntario taldeak antolatuta, besteak beste, bihotz geldialdi baten aurrean nola erantzun landuko dute. 18:00etan izango da.

Muxikoekin dantzara

Ordutegian aldaketa izango du hilabete honetako saioak, 12:15ean hasiko da Herriko Plazan Musikasteren harira jarduerak baitaude.

HITZA

Tokiko euskarazko hedabideen funtzioaz, HITZAren mahai-inguruan

OARSO BIDASOKO HITZAren papereko edizioak 1.000. zenbakira iritsiko da maiatzaren 15ean. Horren harira, mahai-ingurua antolatu du HITZAk Lezoko Gezalan (18:00).

Gehiago