Sustapen kanpaina berria Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietan
Udari begira herritarrak aktibatzea dute helburu kanpainaren bidez.
Fanderiako igerilekua. Galtzarabordako kiroldegian eta Fanderiako igerilekuetan sustapen kanpaina jarru dute martxan berriro. Honakoaren bidez, udari begira, herritarrak aktibatzea dute helburu. Hori horrela, hilaren 31 baino lehen kirol instalazioetan alta ematen duten pertsonek matrikularen kostuan %100eko deskontua izango dute abonu mota guztietan, orokorrean zein igerilekukoan.
Interesa dutenek, maiatza eta ekaina ordaindu beharko dituzte eta irailaren 30era arteko iraupen konpromisoa hartu beharko dute.
Alta berriak aurrez aurre egin daitezke kiroldegietako harreretan, edo online (klik egin hemen). Informazio gehiago eskatzeko Galtzarabordako udal kiroldegiko 943 44 96 90 eta Fanderiako igerilekuko 943 34 44 23 telefono zenbakietara deitu daiteke.
