Errugbiak hartuko ditu plazak maiatzeko asteazkenetan
Denboraldiari ginga jartzeko jarduera bereziak antolatu ditu Orereta Rugby Taldeak.
Denboraldiko partida bateko irudia.Orereta Rugby Taldea Lan eskerga Orereta Rugby Taldeak errugbia zabaldu eta zaleak gerturatzeko egiten duen lana. Orain ere, jarduera bereziekin dator helburu hori lortzeko. izan ere, maiatzeko asteazkenetan errugbia herriko plazetara eramango du plakajerik gabeko partida irekien bidez. Lau erakustaldi antolatu ditu taldeak horretarako, Errenteria-Oreretako beste hainbeste plazetan.
Lehen hitzordua, bihar, Beraun auzoko Pablo Sorozabal plazan. Erdialdeak hartuko du lekukoa hilaren 13an, Koldo Mitxelena plazan egingo baitute partida egun horretan. Hilaren 20an, Gernika plazan, Lekuona Fabrika ondoan ariko dira; eta hilaren 27an, agustinak auzoan, Koldo Mitxelena ikastetxe ondoko estalpean.
Topaketa horiek guztiak 17:30etik 19:00etara egingo dituzte.
Horien bidez denboraldia itxi nahi dute. Egitaraua ixteko, gainera, hilaren 30ean, saio berezia egingo dute Agirre Lehendakariaren plazan.
Denboraldiaren balorazio “positiboa” taldeak, “harrobia sortzen ari gara pixkanaka, motel baino sendo. Aurten hogei lagun izan ditugu maila ezberdinetan lehiatzen, Kimuetatik hasi eta Seniorretara”.
