Muxikoekin dantzara
Ordutegian aldaketa izango du hilabete honetako saioak, 12:15ean hasiko da Herriko Plazan Musikasteren harira jarduerak baitaude.
Muxikoek plaza hartuko dute datorren igandean, hilak 10. Beti bezala Herriko Plazan jarri dute zita, eguraldia lagun, dantza saio bikaina egiteko 12:15ean. Adi ordutegiari, herriko Plazan eginez gero, ordu laurden atzeratuko dutelako emanaldia. Eguraldiak lagunduko ez balu, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian egingo dute saioa. Kasu horretan, ordua mantenduko lukete eta 12:00etan hasi.
Aitzakiarik ez da, beraz, dantzarekin gozatzeko.
Muxikoak hilean behin girotzen dute herria, hileko bigarren igandearekin. Horien atzean, Beti Prest Dantza taldea, bultzaka. Herritarrei deia egin die dantza taldeak igandeko muxikoetan parte har dezaten.
