Emergentziei aurre egiteko ikastaroa, bihar
Bizi-lagun boluntario taldeak antolatuta, besteak beste, bihotz geldialdi baten aurrean nola erantzun landuko dute. 18:00etan izango da.
C Bizi-lagun Oiartzunen emergentzien inguruan kezka zuten hainbat profesionalek osatutako elkartea da, eta, tartea, sanitarioak eta suhiltzaileak daude.
Emergentzien aurrean ahaldundutako herri bat izatea nahi dutenez, zenbait prestakuntza saio eman dituzte dagoeneko, eta hurrengo hitzordua bihar (hilak 6) izango da, 18:00etan, Landetxen.
Jardunaldiak saio praktikoak izaten dira, eta horietan bihotz geldialdi baten aurrean nola erantzun lantzen dute; alegia, egoerak antzeman, masajea nola eman edota desfibriladorea nola erabili begiratzen dute.
Alabaina, osasun larrialdiez gain beste emergentzia egoera batzuk ere izango dituzte aztergai: sute baten aurrean eman beharreko lehen pausoak ezagutu, su itzalgailu bat nola erabiltzen den ikasi edota errepidean eta egunerokoan ematen diren larrialdi ohikoen aurrean jarraitu beharreko babes pausoan landuko dituzte.
Saio bakoitzean 60 pertsonentzat dago lekua, eta izena eman behar da aldez aurretik.
