Giriziaren pala txapelketako hamalau partida jokatu dituzte
Ohi moduan, Giriziak lehiaketako emaitzak bidali dizkio HITZAri. Asteburu honetan ere zenbait partida izango direla aurreratu dute.
Zutik: Perez, Seoane, Zapirain epailea, Aznares eta Lizoain. Makurtuta: Balerdi, Aranburu, Artakoz eta Casillas. Beste asteburu batez, Giriziaren Euskal Herriko pala txapelketa irekiko zenbait partida jokatu dituzte, hamalau, zehazki, eta hirugarren mailan lau bikote oiartzuar lehiatu ziren.
Batetik, Aritzmendi-Arbelaitz bikoteak 25-8 irabazi zioten Urbieta-Alberdiri, eta hurrengo faserako sailkatu dira. Baita Flores eta Bergara ere, 25-20 irabazi baitzieten Jauregi eta Otañori. Arizabalok eta Migeltorenak era irabazi egin zuten norgehiagoka 25-19 gailenduta Sola eta Irastorzaren aurka.
Alabaina, Perezek eta Mendizabalek galdu egin zuten partida Esoain eta Izetaren aurka, eta, ondorioz, txapelketatik at gelditu. dira.
Emakumezkoen txapelketan bi partida jokatu ziren, eta horietako batean lehiatu zen Anza oiartzuarra. Zubeldiarekin osatu zuen bikotea, eta 25-23 irabazi zuten Gomez-Gomez bikotearen aurka.
Hona hemen iragan asteburuko emaitzak:
- Emakumeak
- Artakoz – Casillas 25 / 11 Balerdi – Aranburu
- Zubeeldia – Anza 25 / 23 Gomez – Gomez
- Gizonezkoak
- Hirugarren maila
- Polaina – Arandia 25 / 09 Iribar – Urigoitia
- Arizmendi – Arbelaitz 25 / 08 Urbieta – Alberdi
- Jauregi – Otaño 20 / 25 Flores – Bergara
- Esoain – Izeta 25 / 17 Perez – Mendizabal
- Sola – Irastorza 19 / 25 Migeltorena – Arizabali
- Goitia – Murua 20 / 25 Landa – Ibarguren
- Bigarren maila
- Asiain – Ibarra 25 / 23 Gurrutxaga – Conde
- Apezetxea – Goñi 25 / 19 Zurutuza – Manterola
- Barruetabeña – Mendibe 19 / 25 Zabala – Altuna
- Lehenengo maila
- Perez – Seoane 25 / 19 Aznares – Lizoain
- Zabala – Arkaraz 25 / 18 Inda – Martikorena
- Aizpuru – Epelde 14 / 25 Iriarte – Garbisu
- Hirugarren maila
