Ikas bidaia ordaintzen laguntzeko, bertso saioa
Haurtzaroko ikasleek antolatuta, hilaren 9an Aner Peritz, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Kattalin Arabolaza eta Nerea Ibarzabal ariko dira kantuan.
Kattalin Arabolaza herritarra izango da, besteak beste, bertsotan ariko denetako bat. Bertsoa.eus Ikas bidaia ordaintzen laguntzeko zenbait jarduera antolatu ohi dituzte ikasleek, eta, horretan ari dira Haurtzaro Ikastolako ikasleak ere.
Bada, zenbait hitzordu eta ekintza antolatu dituzte diru bilketa egiteko, eta horietan hurrengo hilaren 9an (larunbata) izango da. Oraingoan, bertso saioa antolatu dute, eta bertan Aner Peritz, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Kattalin Arabolaza eta Nerea Ibarzabal ariko dira.
Hitzordua Landetxen izango da, 18:00etan, eta sarrerak 10 euroan erosi behar dira ikastolako idazkaritzan edota Txokolategian.
