Errenteriako Atletismo Taldea, Euskadiko Kluben arteko txapelketan
Gizon Absolutuen kategoriarekin aritu da Errenteriako Atletismo Taldea. Lehen aldia da klubak Euskadiko Klub arteko absolutu kategoriako txapelketara heltzea lortzen duela.
Gizon absolutuen taldea aritu da Euskadiko txapelketan.Errenteriako Atletismo Taldea EAT Errenteriako Atletismo Taldeko gizon absolutuen taldea Euskadiko Klub arteko txapelketan lehiatu da asteburuan Getxon (Bizkaia). Lehen aldia da taldea txapelketa horretarako sailkatzea lortzen duela, “mugarri esanguratsua da programa zabala osatzea eskatzen duelako txapelketa horrek; 18 proba inguru egin behar izaten dira”. Sailkatze hutsa betetako erronka dela eurentzat azaldu dute klubeko ordezkariek, “aurrera urratsa ere bada klubaren kirol garapen arloan”.
Zazpigarren sailkatu ziren errenteriarrak, nahiz eta bost proba osatu gabe utzi behar izan zituzten azken orduko bajengatik, “emaitzak parte hartzearen balioa indartu eta talde lana nabarmen jarri du”.
Taldean kategoria ezberdinetako kirolariak: 16 urtez azpikoak, 18 urtez azpikoak, absolutua eta masterra. herritik kanpo bizi diren atletei eskerrak eman dizkie taldeak, “lehiaketara bertaratzeko egindako esfortzuagatik”. Baita entrenatzaile, talde teknikoari eta lehiatu den kirolari taldearen arduradun Julio Lopez eta Aitor Aguadori ere, “euren lana ezinbestekoa izan da parte hartu ahal izateko”.
