Gomazko Paletan garaipenik ez Errenteriarentzat
Errenteriako taldearen ordezkari aritu ziren Arregi kantxa osoan, Arizmendi eta Aizkorreta bikoteka, eta 7aren barruko banakakoan Murua.
Aitzol Arizmendi gerriko gorriarekin joan den larunbatean Fanderian.EPLE Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan ez dute garaipenik lortu Errenteria taldekoek. Anoetaren kontra aritu ziren larunbatean Agustina Otaola pilotalekuan. Jokoan ziren hiru puntuak, Anoetara joan ziren. Banakako partidan 8-20 galdu zuten; bikotekakoan 16-20; eta 7aren barruko banakakoan 11-20 egin zuten.
Errenteriako taldearen ordezkari aritu ziren Arregi kantxa osoan, Arizmendi eta Aizkorreta bikoteka, eta 7aren barruko banakakoan Murua. Itzulera partidak datorren asteburuan jokatuko dituzte, Anoetan.
Herriartekoaren barruan Erreminta taldeak hilaren 24an hasiko du lehia final laurdena jokatuz, Zumaia-Oiartzun taldeen arteko kanporaketako irabazlearen kontra. Etxetik kanpo jokatuko du Errenteriak, eta gerta daiteke derbia izatea, Oiartzunek irabazten badu kanporaketa.
