Loteriak 30.000 euro utzi ditu Errenterian
36.642 zenbakia izan da zenbaki zorteduna, eta Jaizkibel tabako dendan zenbaki hori duen dezimo bat saldu dute.
Atzo egin zen loteriaren zozketa, eta 36.642 zenbakia izan da sariduna. Bada, Errenterian bada pozik egoteko aitzakia duenik, Jaizkibel tabako dendan zenbaki hori duen dezimo bat saldu baitute.
Hortaz, zenbaki hori duenak 30.000 lortu ditu.
