'Mineralen bila' jarduera egiteko parada, Arditurrin
Hilaren 17an izango da jarduera, 10:00etan hasita. Ekintzan parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.
Arditurri parketxeak, beste behin, familian tarte on bat pasatzeko jarduera antoaltu du: Mineralen bila ibilaldi gidatua.
Arditurri ingurua bi mila urtez meagunea izan da, baina oraindik topa daitezke meatzarientzat preziatuak izan ziren mineralak. Jardueraren helburua meatzaritzak utzitako aztarnak ikustea izango da, eta baita ustiatutako mineralak topatzea ere. Alabaina, bertan utzi beharko dira topatutakoak, gaur egun gune hori natura parkean baitago.
Ekitaldia hilaren 17an (igandea) izango da, 10:00etan, euskaraz, eta izena eman behar da horretarako. 943 49 42 48, 688 89 50 68 zenbakietara deitu edo helbide honetara idatzi behar da erreserbak egiteko.
12 urtetik beherako haurrek lau euro ordaindu beharko dituzte, eta 12 urtetik gorakoek, berriz, sei euro.
