Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Oihartzuna murrizteko lanak egin dituzte beilatokian

Beilatokiko egonaldia "ahal bezain goxoena eta lasaiena" izateko egin dituzte lanak, eta aurrera begira esku hartze gehiago egitea aurreikusi dute.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/05/08

Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, beilatokiaren sarrerako aretoaren sabaia berritu dute “barruan jendea pilatzean burrunba sortzen baitzen oihartzunagatik”. Hartara, egin berri dituzten lanekin burrunba ekidin eta beilatokiko egonaldia “ahal bezain goxoena eta lasaiena izatea” nahi dute. 

Astebetez itxita egon da gunea, eta apirilaren 20az geroztik, martxan da berriz. Hala ere, datozen hilabeteetarako udalak beste hobekuntza lan batzuk aurreikusi ditu; hala nola, beiratea eguzkitatik babestea berotegi efekturik sor ez dezan, edota klimatizazio eta aireztatze sistema berritzea.

Beilatoki baten beharrari erantzunez
2011z geroztik hilerriaren alboan dago beilatokia, orduan itxi baitzuten San Esteban elizaren atzealdeko gunea. Olaia Lasa Olaziregi, alkateordea: “Elizaren atzealdeko gela elizari eta, beraz, erlijioari lotzen zitzaion; txikia, iluna hotza, beilatzeko prestatu gabea zen eta irisgarritasun arazoak zituen”.

Udalak beilatoki berri baten beharra zegoela ondorioztatu zuen orduan, eta diru laguntza bati esker eraiki zuten gaur egungoa. “Kudeaketa enpresa pribatuen eskuetan uzteko aukera izan zen, baina udalak bere esku hartzea erabaki zuen hori egitea etorkizuneko ikuspegiz jokatzea zela sinetsita. Heriotzak tabu izateari uzteko, naturalizatzeko, herritarrek behar duen beste zerbitzu publiko baten gisa tratatzeko eta pertsonen ongizateari lotzeko bidean aurrerapauso bat zela sinetsita”.

Heriotza eta dolua lantzen dituztenei aitortz
Oiartzunen hainbat dira heriotza eta dolua lantzen dituzten elkarte eta eragileak; horren adibide Abaraxkak antolatzen duen Hilen Eguna. Gau Beltzaren bueltan ere egiten dute lanketa ludotekak eta Zaintzadik, eta Esku Hutsik elkarteak gaiaz “goxo eta naturaltasunez” aritzeko jardunaldiak antolatzen ditu.

“Udalak eskerrak eman nahi dizkie gaiari plaza eskaini eta lantzeko aukera ematen duten eragile guztiei, elkarlanean Oiartzunek aurrera egiteko beste alderdi bat baita”, amaitu du Lasak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.