Astelehenean hasiko da Mugiment Pausu erronka
Jardueraren helburua da herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea osasun fisiko eta emozionala hobetzeko bidean.
detail portrait of couple legs walking on the field Hilaren 11tik 31ra bitartean izango da Mugiment Pausu erronkaren bigarren edizioa, herritarrak egunerokoan gehiago mugitu eta ohitura osasungarriak sustatzea helburu duen jarduera, hian justu.
Oiartzun, Lezo, Errenteria eta Pasaiako Udalen ekimenez sustatutako jarduera da, eta Eusko Jaurlaritzaren Mugiment programanren barruan antolatzen dute. Aipatu moduan, helburua argia da: herritarrek ahalik eta pauso gehien ematea jarduera fisikoa sustatzeko eta ongizate fisiko zein emozionala hobetzeko.
Egitasmoa Lezon aurkeztu dute lau udalerrietako kirol arduradunek; Edorta Fernandez, Eneritz Arrutik, Leire Maziziorrek eta Julen Rodriguezezk, hurrenez hurren, eta nabarmendu dute “herritarrak aktibo mantentxeko edoze egitasmo” dela garrantzitsua.
Erronka hori Wllk mugikorreko aplikazioaren bidez egin behar da, eta parte hartzaile bakoitzak bere udalerriko taldean parte hartu ahal izango du denbora errealean ikusi ahal izateko banakako zein taldekako sailkapenak. Gainera, aurreratu dute parte hartzaileen artean zenbait sari banatuko dituztela.
Dagoeneko izen ematea zabalik dago, eta informazio gehiago nahi duenak esteka honetan aurki dezake.
