Hezkuntza publikoaren festa betea
Lezoko hezkuntza publikoa kalera atera zen larunbatean eta egun osoko festa egin zuen.
Lezoko hezkuntza publikoa kalera atera zen larunbatean. Egun osoko festa egin zuen. Haurtxo haurreskolak, Lezo Herri Eskolak, Lezo Institutuak eta Hezikuntza Guraso Elkarteak mamiz betetako eguna prestatu zuten herriko hezkuntza eragile publikoak kalera atera, eta komunitatearekin batera festa eguna ospatzeko. Eguraldiak lagunduta, jai betea izan zen herrian.
Goizeko jardueren ondoren, ekitaldi nagusia egin zuten eguerdi partean Lezo Herri Eskolako jolastokian. Hor, ikasleen musika emanaldiak eta aitortzarakoak burutu zituzten. Gure haurrak ere badira Palestinako haurren egoeraz arduratzen den plataformako kideek euren ekarpena egingo zuten Herri Eskola pareko baratzean, Palestinako herriari babesa agertu zieten beste behin. Ondoren herri bazkariaren txanda izan zen.
Bazkalosteko bingo musikatuaren eta Euskaraokearen ondotik bukatu zen festa. Jarraian, egunaren kronika argazki bidez antolatzaileek HITZAra bidalitako irudiei esker.
