Gizon foroaren hamalaugarren saioa egingo dute gaur
Indarkeria matxista, homofobia, ezintasun emozionala, aitatasuna edota hazkuntza bezalako gaiak landuko dituzte. 18:00etan izango da hitzordua, Arizmendin.
Hiruki Larroxaren languntzarekin, Oiartzungo gizon foroaren hamalaugarren saioa egingo dute gaur arratsaldean, Arizmendin.
Mahaiaren bueltan elkartu, eta hausnarketarako saioa izaten da batez ere gizon foroa, eta, besteak beste, honako gaiak lantzen dituzte: kuadrillakoen jarrerak, indarkeria matxista, homofobia, pribilegioak, ezintasun emozionala, aitatasuna, harreman afektiboak, gatazkak kudeatzeko ezintasuna edota hazkuntza.
Gaur arratsaldeko saioa 18:00etan izango da, eta edonor bertara daiteke.
