Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek zenbait partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak, kronikak eta zenbait irudi.
Oiartzungo Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek zenbait partida jokatu dituzte azken egunetan. Kontsultatu albiste honetan zenbait kronika, emaitza guztiak eta klubak HITZAri helarazi dizkion irudiak.
Areto futbola, estatuko hirugarren maila: Lagun onak 3 – 2 OKE
Estatuko hirugarren mailan Oiartzun taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu Galdakaon Lagun Onak taldearen aurka jokatutako partidan. Gauzak ez zirela ondo hasi kontatu dute klubetik, eta gehitu bigarren minuturako 0-2 galtzen jarri zirela. Hamargarren minutuan, baina, Jon Sistiagak aldea murriztu eta 2-1 joan ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian oiartzuarrak izan ziren nagusi, baina partida amaitzeko hamar minuturen faltan etxekoek hirugarren gola erdietsi zuten kontraeraso bat aprobetxatuz.
Partida amaitzeko lau minuturen faltan Xabier Oiarbidek 3 eta 2koa ezarri zuen, baina ez zuten gehiagorako denborarik izan.
Gipuzkoako lehenengo maila: Miren OKE 7 – 3 Martutene
Gipuzkoako lehenengo mailan Miren Taberna OKE taldea ondo nagusitu zen Martutene taldearen aurka Elorsoron jokatutako partidan. Laugarren minutuan Xabier Azpirozek aurreratu zuen talde oiartzuarra, baina hamabigarren minutuan berdinketa ezarri zuten aurkariek. Atsedenaldira iritsi aurretik oiartzuarren hiru gol iritsi ziren Oier Moreno, Manex Arruti eta Xabier Azpirozi esker.
Bigarren zatia hasi eta berehala kanpoko taldeak aldea murriztea lortu zuen, baian etxekoak azkar erreakzionatu eta Iker Salvadorrek 5 eta 2koa ezarri zuen markagailuan.
Partida amaitzeko zazpi minuturen faltan Martutenek hirugarren gola erdietsi zuen, baina berriz oiartzuarren erantzuna iritsi, eta Mikel Altuna eta Ager Lekuonaren golei esker 7 eta 3 amaitu zen partida.
Gizonezkoen ohorezko erregionala: OKE 2 – 1 Urola
Partida joko maila onarekin hasi zuten, eta ondorioz aukera asko sortzeko gai izan ziren, aukera horietako batean aurretik jartzea lortuz. Atsedenera artea partidako protagonista izan ziren oiartzuarrak, eta bigarren zatiaren hasieran bigarren gola lortzeko gain izan ziren, baina aurkariak abantaila azkar murrizteko gai izan zen.
Amaiera arte sendo mantendu ziren oiartzuarrak, eta aurretik lortutakoari ihes egiten utzi gabe hiru puntuak etxean geratu ziren.
Emakumeen hirugarren maila: Anaitasuna 1 – 2 Oiartzun
Partidu hasieran zelaiaren ezaugarrietara eta aurkarira egokitzea kosta egin zitzaien, Anaitasuna gogor batekin egin baitzuten topo. Ez zuten jokoarekin asmatu, aurkariek, berriz, bai, eta oiartzuarrek galdutako gol baten ondorioz sartu zuten etxekoek lehenengo gola.
Gol horretatik aurrera lasaitasunez jokatu, eta baloiaren jabetzaren bitartez euren jokoak dominatzea lortu zuten. Beraz, jokaldi azkar baten ondoren 1-1 gola jarri zuten markagailua.
Bigarren zatian baloiaren jabetza gehiago izan zuten, bai eta partidaren kontrol handiagoa ere, eta jokaldi on baten ostean penalti batekin 1-2 jarri ziren. Partida bukaera nahiko kontrolatuta izan zuten, eta partida dominatu zuten.
Hona hemen partida guztien emaitzak:
- Areto futbola B
- Miren OKE 7 – 3 Martutene
- Ohorezko erregionala mutilak
- OKE 2 – 1 Urola
- Lehenengo erregionala
- OKE 7 – 0 Texas
- Gorengo jubenila
- Hondarribi 2 – 2 OKE
- Ohorezko kadete mutilak
- Arrupe 4 – 1 OKE
- Kadeteak B mutilak
- Pasaia 3 – 1 OKE
- Kadeteak C
- OKE 0 – 2 Danena
- Infantila handia
- OKE 2 – 3 Urki
- Infantila txikia
- OKE 5 – 1 Mondragon
- Infantila F11 neskak
- OKE 0 – 1 Arrupe
- Hirugarren maila neskak
- Anaitasuna 1 – 2 OKE
- Ohorezko erregionala neskak
- OKE 0 – 2 Bergara
- Baska jubenila
- OKE 1 – 1 Antiguoko
- Lurralde
- ST. Tomas 2 – 0 OKE
- Jubenila C
- OKE 0 – 1 Inter
- Jubenila D
- Kostkas 1 – 0 OKE
- Kadeteak B neskak
- OKE 4 – 0 Hernani
- Infantila partaidetza
- OKE 6 – 1 Dunboa
- Areto futbola hirugarren maila
- Lagun onak 3 – 2 OKE
- Alebina a
- OKE 1 – 5 Inter
- Alebina neskak
- Anaitasuna 6 – 3 OKE
Honakoak klubak HITZAri bidali dizkion irudiak dira.

