Arraguako festekin hasiko da aurtengo jaien denboraldia
Hilaren 15etik 24ra izango dira Arragua auzoko festak. Beste jarduera batzuen artean, truk txapelketa edota bertso bazkaria egongo dira.
Oiartzun festaz blaitzeko bidean da. Datozen egunetan hasiko dira Arraguako festak, eta horiekin batera emango zaio hasiera Oiartzungo festen denboraldiari. Arraguako jaiak hilaren 15etik (ostirala da) 24ra izango dira, eta dagoeneko egitaraua kaleratu du festa batzordeak.
Sei egunetan ekintza mordoxka bat izango dira auzoan, nahi duen orok parte har dezan, edozein adinetakoa dela ere. Ostiral gaueko hamarretan hasiko dira festak truk txapelketarekin, eta agurra, berriz, zezensuzkoarekin egingo dute.
Hona hemen egitaraua, egunez egun:
- Hilak 15, ostirala
- 22:00. Truk txapelketa
- Hilak 16, larunbata
- 14:00. Bertso bazkaria Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinarekin
- Hilak 17, igandea
- 10:30. Futbol eta pala txapelketak gaztetxoentzat
- 17:30. Rummikub txapelketa
- Hilak 22, ostirala
- 14:00. Jubilatuen bazkaria
- 18:00. Txupinazoa
- 18:30. Pala txapelketako partidak
- 18:45. Ginkana gaztetxoentzat
- 20:00. Elkarretaratzea
- 21:00. Itxaron kontzertua
- 22:30. Elektrotxufla
- 00:30. Bad Sound System
- Hilak 23, larunbata
- 10:30. Pelota partidak
- 11:30. Erraldoi ertainak auzoan zehar
- 12:00. Oidultz
- 14:00. Herri bazkaria
- 19:00. Jolasak adin guztietako jendearentzat
- 22:00. Alarma Morea
- 00:00. Dj Zator
- Hilak 24, igandea
- 09:00. Meza
- 10:00. Lartaun txistulariekin diana
- 11:00. Kalejira Haurtzaro ikastolako dantzariekin
- 11:00 – 14:00. Puzgarriak
- 12:00. Toka txapelketa
- 17:00. IX. bizkotxo txapelketa
- 17:30. Magiklown pailazo magoa
- 18:30. Txokolatada
- Ondoren, zezensuzkoa jaiei amaiera emateko
