Aralarko biraren hirugarren etapa igandean egingo du Giriziak
Aralarko San Migel eta Goldaraz egingo dituzte hilaren 17ko ibilbidean. Bost ordu eta erdiko bidea izango da, eta bazkaria norberak eraman beharko du.
Giriziaren Mendi Taldeak jakinarazi du igandean (hilak 17) egingo duela Aralarko biraren hirugarren etapa. Aralarko San Migel eta Goldaraz izango dira ibilaldi horretako protagonistak, eta orotara hamasei kilometro eta 400 metroko desnibela ditu.
Antolatzaileek diote bost ordu eta erdiko bidea izango dela atsedenak kontutan hartuta, eta irteera goizeko zortzietan izango dela nabarmendu dute, Haurtzaro ikastolatik. Bazkaria norberak eraman beharko du, baina edariaz Girizia arduratuko da. Autobusak 25 euro balio du, eta Garmendi txokolategian edota online izena ematerakoan hamabost euro aurreratu behar dira.
